HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2005eko hirugarren hiruhilekoan...

2006/03/23ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2005eko 3. hiruhilekoa




2005eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ume gutxiago jaio zen



Urte horretan Euskal Autonomia Erkidegoan 14.638 jaiotza egon ziren



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikaren arabera 2005. urteko hirugarren hiruhilekoan 4.871 ume jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko aldi berean baino %3,1 gutxiago. Lurraldeka, Araban 702 ume jaio ziren (aurreko urteko aldi berean baino %2,8 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.691 ume (%6,7 gutxiago). Aitzitik Bizkaian 2.478 ume jaio ziren, 2004ko hirugarren hiruhilekoko antzeko kopurua lortuz (%-0,6).

Jaiotzen hurrenkera kontuan hartuta, 2005eko hirugarren hiruhilekoan jaiotzen erdia baino gehiago (2.857 ume) lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.723 ume (%35,4) bigarren seme-alabak izan ziren eta jaiotako umeen %6 hirugarren edo hortik gorako seme-alabak izan ziren. Soilik Gipuzkoan (%42,5) gertatu da bigarren edo ondorengo seme-alaben ehunekoak Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa (%41,3) gainditzea.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urte baino gehiago izan zituen



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean 30-34 urtekoak dira oraindik nagusi, jaiotza guztien %45,5 adin-tarte horretako amen artean eman baitziren. Gero 35-39 urteko amen artean eman zen jaiotza gehien (%27,4), eta 25-29 urteko amen artean soilik izan ziren jaiotzen %17,6. Muturreko adin-tarteak aintzat hartuta, 25 urtetik beherako multzoan jaiotzen %5,2 izan ziren eta 40 urtetik gorakoen multzoan jaiotzen %4,3.



Jaiotako ume guztien %22,7ak gurasoak ezkondu gabe izan zituen, 2004ko hirugarren hiruhilekoko antzeko kopurua beraz. Hiru lurraldeen artean soilik Gipuzkoak izan du Euskal Autonomia Erkidego osoko balioak baino handiagoak (%23,2). Multzo honetako ama izateko adina seme-alabak izan zituzten emakume guztiena baino txikiagoa izan zen, ezkondu gabe zeuden amen %15,3ak 14 eta 24 urte bitartean baitzituen.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ume gutxiago jaio zen

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2006/03/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003531_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali