2006-04-21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2006ko 1go hiruhilekoa


2006ko lehenengo hiru hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleria okupatuen kopuruak %0,9 egin du behera eta langabezia-tasak bi hamarren gora


Langabezia-tasa %5,1ekoa da, euroaren eremuko batez bestekoa baino ehuneko hiru puntutik gora txikiagoa


Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2006ko lehenengo hiruhilekoko datuen arabera 942.600 pertsona okupatu daude, hau da, orain hiru hilabete baino 8.900 gutxiago (-%0,9) Eustaten datuen arabera. Bestalde, langabezia-tasa ehuneko 0,2 puntu gehitu da aurreko hiruhilabetearen aldean; tasa hori %5,1ean gelditu da 1.300 langabetu gehiago izan delako.


2005eko laugarren hiruhilekoari dagokionez, okupatutako eta langabetutako biztanleriaren bilakaerak ikusita, aktibotasun-tasak %0,4 egin du behera eta %54,5ean jarri da 2006ko lehenengo hiruhilekoan.


Gazteen langabezia-tasa 8 hamarren igo da


Emakumezkoen langabezia-tasa %5,5 jaitsi da (ehuneko hamarren bat gutxiago), eta gizonezkoena lau hamarren igo da. Gazteen langabezia-tasa ehuneko zortzi hamarren igo da; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 8.600 gazte aktibo inguru langabezian gelditu dira (%12,2).


23.400 emakume daude langabezian, 600 gutxiago alegia. Gizonen artean, berriz, azken hiruhilekoan 1.900 gehiago geratu dira langabezian; orain 27.000 daude langabezian. 45 urteko eta hortik gorako pertsonen artean 1.200 langabetu gehiago dago.


Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa, 2006ko lehenengo hiruhilekoan, euroaren eremuko herrialdeetakoa baino ehuneko 3,1 txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2006ko otsailean, eremu hartan, langabezia-tasa %8,2 zen. Europar Batasuneko tasa %8,5ekoa zen, 25 herrialdeak kontuan izanik.


Araba eta Gipuzkoako langabezia-tasak igo dira; Bizkaikoa jaitsi egin da


Lehenengo hiruhileko honetan, langabetu-kopurua 50.400 dela uste da, hau da, orain dela hiru hilabete baino 1.300 pertsona gehiago. Lan bila ari diren, lana bilatzeko kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Lurralde historikoen arabera, Araban guztira 6.600 langabetu daude, 2.900 pertsona gehiago beraz eta %4,5eko tasara helduz; Gipuzkoan duela hiru hilabete baino 300 langabetu gehiago dago, baina hala ere hiru lurralde historikoetako tasa onena du (%3,3). Bizkaian 32.800 langabetu daude, duela hiru hilabete baino 1.900 gutxiago; baina oraindik langabezia-tasa altuena du (%6,3).

Okupazioak hiru lurralde historikoetan egin du behera


Euskal Autonomia Erkidegoan 942.600 okupatu daude, duela hiru hilabete baino 8.900 gutxiago. Okupazioak hiru lurralde historikoetan egin du behera: beherapen handiena Gipuzkoan eman da, 3.800 enplegu garbi gutxiagorekin; ondoren, Araban 2.600 enplegu garbi gutxiago dago eta, azkenik, Bizkaian 2.400 enplegu gutxiago. Generoari dagokionez, emakumeen kasuan bakarrik egin du egoerak hoberantz; aurreko hiruhilekoan baino 300 okupatu gehiago egon dira. Gizonezkoen artean, ostera, 9.100 okupatu gutxiago dago.



Eraikuntzan 10.700 enplegu galdu dira eta industrian beste 7.100; aitzitik, nekazaritzan eta zerbitzuetan okupatu gehiago dago


2005eko laugarren hiruhilekoaren aldean, eraikuntzan okupatu gutxiago dago (10.700 langile gutxiago) eta industrian gauza bera gertatu da (7.100 gutxiago). Nekazaritzan 1.600 langile gehiago dago eta zerbitzuetan 7.400 gehiago.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) %65,6 da, duela hiru hilabete baino 0,5 puntu gutxiagokoa alegia. Tasa hau gizonen kasuan %74,9 da eta emakumeen kasuan, berriz, %56,2 baino ez.


Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa da (%69,2) eta ehunekotan zortzi puntutan egin du behera. Gero Araba dator, %67,9arekin eta 1,2 puntuko jaitsierarekin. Bizkaiak du tasarik txikiena, %62,9arekin, 2005eko laugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago.


Zenbatespenen arabera, 2006ko lehenengo hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoko 777.400 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak. 12.800 etxetan, berriz, pertsona aktibo guztiak daude langabezian (guztien %1,6), hau da, aurreko hiruhilekoan baino 1.500 gehiago.


Azken urtean zerbitzuen sektoreak 18.900 lanpostu garbi sortu ditu


Azken hamabi hilabeteetan biztanleria okupatuak gora egin du; 6.500 pertsona gehiago dira, hau da, %0,7 gehiago. Emakumeen kasuan okupazio-tasa ehuneko 1,8 puntu igo da, eta gizonen kasuan bi hamarren baino gehiago jaitsi da. Lurralde historikoaren arabera, Gipuzkoan (bi puntu) eta Araban (puntu bat) okupazio-tasak igo egin dira baina Bizkaian tasa hamarren bat jaitsi da, 2005eko lehenengo hiruhilekoaren aldean.


Azken urtean, zerbitzuen sektorean 18.900 enplegu garbi sortu dira; aitzitik, industrian, eraikuntzan eta lehenengo sektorean enpleguak galtzen dira oraindik.


Langabezia-tasa ehuneko ia bi puntu jaitsi da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan


Langabezia-tasa %1,9 jaitsi da azken urtean (%7tik %5,1era); beraz, 20.300 pertsona hasi dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoan urtean zehar. Azken hamabi urteetan bi lurraldetan jaitsi da langabezia-tasa: Gipuzkoan (%2,8 baino gutxiago) eta Bizkaian (%2,2 baino gutxiago); aitzitik, Araban tasa hori %1,1 igo da.


*p.p. = Aldea, ehunekotan.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tel:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko lehenengo hiru hilabeteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan, biztanleria okupatuen kopuruak %0,9 egin du behera eta langabezia-tasak bi hamarren gora

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1ER TRIMESTRE de 2006
Eguneratze data : 
2006/04/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003592_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali