2006-04-20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO MARTXOA



2006ko martxoan bidaiarien sarrerak %6 gehitu dira



2005eko martxoaren aldean, bestalde, bidaiariek %5 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko martxoan 152.382 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 9.000 gehiagok eta, horrenbestez, %6ko gehikuntza izan da. Bidaiarien sarrera kopurua gehitu egin da Bizkaian (%16) eta Araban (%1), baina Gipuzkoan horien kopurua %4 gutxitu da.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %6ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %7koa. Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du Bizkaian (%17) eta Araban (%3); Gipuzkoan, berriz, jaitsi egin da (-%6). Bestalde, atzerritar kopuruak gora egin du, batez ere Bizkaian (%14) eta gutxiago Gipuzkoan (%3). Araban atzerritar kopuruak behera egin du (-%7).


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, batez ere Madrildik, Gaztela eta Leondik, Andaluziatik, Asturiastik eta Kantabriatik etorritakoen kopurua gehitu da. Baina bidaiari gutxiago etorri da, besteak beste, Kataluniatik, Galiziatik, Aragoitik eta Gaztela-Mantxatik. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Italiatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik; aitzitik, Alemaniatik, Belgikatik, Erresuma Batutik eta AEB-Kanadatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2006ko martxoan 282.477 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko martxoaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %5 gehitu da, guztira 12.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gau kopuruak urtetik urtera izan duen bilakaera Bizkaian (%14) baino ez da izan positiboa, Araban (%7) eta Gipuzkoan (%2) kopuruak behera egin baitu.


Batez besteko egonaldiaren iraupena gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,88 egunekoa izan zen eta 2006ko martxoan 1,85 egunekoa. Indize horrek gora egin du Gipuzkoan (iazko martxoan 1,90 egunekoa zen eta aurtengo martxoan 1,95 egunekoa) eta gutxitu egin da bai Araban (1,84 egunetik 1,70 egunera) bai Bizkaian (iaz 1,87 egunekoa zen eta aurtengo martxoan 1,84 egunekoa).


Plazen okupazio maila %3 gutxitu da; aurreko urteko martxoan %43,90ekoa izan zen eta aurtengo martxoan %42,60koa. Gutxitze hori hiru lurraldeetan eman zen. Logelen okupazio maila, alabaina, %4 gehitu zen Euskal Autonomia Erkidegoan: %53,79tik %55,80ra gehituz. Bilakaera positibo horrek Gipuzkoan (%6) eta Bizkaian (%5) izan zuen eragina baina ez Araban, azken lurralde honetan okupazio maila %5 gutxitu baitzen.




Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gutxitu egin ziren (-%10), baita haiek igarotako gauak ere

(-%28)


Martxoan 7.518 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %10 gutxiago. Hain zuzen, bidaiari kopuruak %25eko beherakada izan du Araban eta %26koa Bizkaian; soilik Gipuzkoan egin du kopuru horrek gora (%8). Estatutik bisitari gutxiago etorri da Euskal Autonomia Erkidegora (%13ko beherakada), baina atzerritik etorri eta EAEko nekazalturismoetan ostatua hartu duten bisitarien kopuruak %60 egin du gora.


Martxoan, guztira, 16.253 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %28 gutxitu da gau kopurua. Urte arteko bilakaera tasak negatiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (-%40), Bizkaian (-%30) eta Gipuzkoan (-%23).


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez beste, gutxitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005eko martxoko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,71 egun ziren eta aurtengo martxoan 2,16 egun. Adierazle horrek hiru lurraldeetan egin du behera: Araban (-%20), Bizkaian (-%6) eta Gipuzkoan (-%28).


Plazen okupazio maila %36 gutxitu da eta logelen okupazio maila %27 Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere 2005eko martxoarekin alderatuta.



Oharra: Urtetik urtera egindako alderaketa honen datuak interpretatzerakoan kontuan hartu behar da, beste faktore batzuen artean, 2005eko Aste Santua martxoan izan zela eta aurtengoa apirilean.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top


1. taula: Hileko emaitzak


Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko martxoan bidaiarien sarrerak %6 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003591_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali