2006-04-24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO MARTXOA



2006ko martxoan industriako prezioek %0,7ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko martxoa eta 2006ko martxoa alderatuta) %3,9koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,7ko hazkundea izan dute 2006ko martxoan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen martxoko urte arteko tasak %3,9ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %2,2 gehitu dira 2006ko lehenengo hiruhilekoan, 2005eko abenduaren aldean.



(*) 2006ko martxoko urte arteko hazkundea



Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko martxoan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%2,6), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%0,9), “industria kimikoa” (%0,9) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,8). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-3,1), “garraio-materiala” (%-0,6), “beste manufaktura batzuk” (%-0,2) eta “elikaduraren industria” (%-0,1).


2005eko martxotik 2006ko martxora arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%17,9), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%15,9), “larruaren eta oinetakoen industria” (%3,2), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%3,2) eta “ehungintza eta joskintza” (%3,1). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (%-3,3), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-1,8), “material elektrikoa” (%0,5), “beste manufaktura batzuk” (%1,0) eta “zuraren industria” (%1,1).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek martxoan izan duten bilakaerak gorako joera izan du hiru adarretan: ekipamenduko ondasunen prezioak %0,1 igo dira, tarteko ondasunenak %0,9 eta energiarenak %2,1. Hala ere, kontsumo-ondasunen prezioek martxoan bilakaera negatiboa izan dute (%-0,1), aldaketa-tasa negatibo horrek eragina izan du, gainera, kontsumo-ondasun iraunkorren prezioetan (%-0,1) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioetan (%-0,1).


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina guztiak positiboak. Energiaren prezioak %17,3 igo dira, tarteko ondasunenak %2,5, ekipamenduko ondasunenak %0,5 eta kontsumo-ondasunenak %2,1. Azken hauen artean, %2,9 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,5 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko martxoan industriako prezioek %0,7ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003593_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali