HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006ko otsailean bidaiarien...

2006/03/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO OTSAILA



2006ko otsailean bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira



2005eko otsailaren aldean, bestalde, bidaiariek %10 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko otsailean 116.817 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 8.000 gehiagok eta, horrenbestez, %7ko gehikuntza izan da. Bidaiarien sarrera kopurua gehitu egin da Gipuzkoan (%10) eta Bizkaian (%9), baina Araban horien kopurua %2 gutxitu da.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %7ko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %8koa. Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du Gipuzkoan (%12) eta Bizkaian (%7). Araban, berriz, apur bat jaitsi da (-%3). Atzerritar kopuruak gora egin du, batez ere Bizkaian (%17), eta gutxiago Gipuzkoan (%1). Araban atzerritar kopuruak behera egin du (-%2).


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, batez ere Madriletik, Kataluniatik, Andaluziatik, Aragoitik, Asturiastik, Extremaduratik eta Galiziatik etorritakoen kopurua gehitu da. Kanarietatik eta Gaztela Mantxatik datozenen kopurua soilik jaitsi da. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri dira Alemaniatik, Italiatik, Portugaldik, Iberoamerikatik eta AEB-Kanadatik; aitzitik, Frantziatik, Erresuma Batutik eta Holandatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da, besteak beste.


2006ko otsailean 209.715 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko otsailaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %10 gehitu da, guztira ia 20.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Gipuzkoan eta Bizkaian (%18ko eta %10eko gehikuntzarekin hurrenez hurren), baina Araban %4 gau gutxiago igaro dira.


Batez besteko egonaldiaren iraupena gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,75 egunekoa izan zen eta 2006ko otsailean 1,80 egunekoa. Indize honek gora egin du Gipuzkoan (iazko otsailean 1,71 egunekoa izan zen eta aurtengo otsailean 1,84 egunekoa izan da). Bizkaian ez da aldatu (kasu bietan batezbesteko egonaldia 1,78 egunekoa izan da) eta Araban behera egin du (1,75 egunetik 1,73 egunera).


Plazen okupazio mailak %1eko gehikuntza izan du; aurreko urteko otsailean %35,84koa izan zen eta aurtengo otsailean %36,36koa. Gehikuntza hau Gipuzkoari bakarrik dagokio (%16). Logelen okupazio maila %47,44tik %46,88ra jaitsi da EAEan. Bilakaera negatibo honek Araban (-%7) eta Bizkaian (-%11) izan du eragina, baina ez Gipuzkoan (+%17).



Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak gehitu ziren (%15), baita bidaiariek igarotako gauak ere (%16)


Otsailean 5.368 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %15 gehiago; bidaiari kopuruak %40ko gehikuntza izan du Araban, %12koa Bizkaian eta %10ekoa Gipuzkoan. Estatutik Euskal Autonomia Erkidegora etorritako bidaiarien kopurua guztira %17 gehitu da: Araban %44, Bizkaian %14 eta Gipuzkoan %12. Atzerriko bisitariak %17 gutxiago izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan oro har. Hiru lurraldeetan egin du behera kopuruak: Araban (-%56), Gipuzkoan (-%16) eta Bizkaian (-%7).


Otsailean, guztira, 12.048 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %16 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban (%32), Gipuzkoan (%19) eta Bizkaian (%4).


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez bestez, igo egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005eko otsaileko batezbestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,22 egun ziren eta aurtengo otsailean 2,24 izan dira. Adierazle horrek behera egin du Araban (-%6) eta Gipuzkoan (-%7), baina gora egin du Gipuzkoan (%9).


Plazen okupazio maila %4 gehitu da. Araban gora egin du (%35) eta Gipuzkoan ere bai (%7); Bizkaian, berriz, behera egin du (-%14). Logelen okupazio mailak ehuneko zortzian gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko puntuaren lurralde-osaketa berberarekin.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

1. taula: Hileko emaitzak

Iturria: EUSTAT

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko otsailean bidaiarien sarrerak %7 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
FEBRERO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003530_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali