2006/03/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO OTSAILA



2006ko otsailean industriako prezioek %0,3ko hazkundea izan zuten


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko otsaila eta 2006ko otsaila alderatuta) %4,1ekoa izan zen.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,3ko hazkundea izan zuten 2006ko otsailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen otsaileko urte arteko tasak %4,1eko hazkundea izan zuen.





Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko otsailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan ziren inflazio handiena izan zuten adar batzuk: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%2,6), “makinaria” (%0,6), “garraio-materiala” (%0,5), “manufakturatako bestelako industriak” (%0,5) eta “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,4). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-2,4), “petrolioaren birfinketa” (%-0,8), “industria kimikoa” (%-0,6), “ehungintza eta joskintza” (%-0,3) eta “kautxua eta plastikoa” (%-0,1).


2005eko otsailetik 2006ko otsailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman ziren: “petrolioaren birfinketa” (%24,4), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%17,0), “industria ez metalikoa” (%4,0), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,0) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (%2,9). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan zituzten ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (%-2,8), “material elektrikoa” (%0,0) eta “zuraren industria” (%0,3).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek otsailean izan zuten bilakaerak gorako joera izan zuen guztietan: ekipamenduko ondasunek %0,6ko hazkundea izan zuten eta energiak eta tarteko ondasunek %0,2koa; oro har, kontsumo-ondasun guztiek %0,2ko hazkundea izan zuten, kontsumo-ondasun iraunkorrak (%0,2) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak (%0,1) hazi egin zirelako.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera ezberdintasun nabarmenak izan zituzten, baina guztiak positiboak. Energiaren prezioak %22,0 igo ziren, tarteko ondasunak %1,8, ekipamenduko ondasunak %0,5 eta kontsumo-ondasunak %2,2. Azken hauen artean, %2,9 igo ziren kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %1,0 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko otsailean industriako prezioek %0,3ko hazkundea izan zuten

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003532_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali