HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/04/10eko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2005. URTEA


Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %5,2 gehitu ziren 2005. urtean


Hala ere, merkataritza-saldoa negatiboa izan zen inportazioak %16,2 gehitu zirelako


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 14.225,3 milioi eurora igo ziren 2005eko ekitaldian; 2004. urtean lortutako zifraren %5,2ko gehikuntza beraz. 2005eko lehen seihilekoan, esportazioak %1,9 gehitu ziren. Haien bilakaera urteko bigarren zatian azeleratu egin zen, urte arteko %8,6ko hazkundera iritsiz.


Inportazioak guztira %16,2 gehitu ziren, eta 14.492,3 milioi eurotara iritsi ziren. Energiazkoak ez ziren esportazioak %5,0 gehitu ziren, eta energiazkoak ez ziren inportazioen urteko tasa antzekoa izan zen: %5,2.


Estatu osoarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen gehikuntza Espainiako esportazioen tasa (%4,8) baino lau hamarren altuagoa izan zen. Euskal Autonomia Erkidegorako inportazioek Espainiako inportazioek baino gehikuntza handiagoa izan zuten urtean (%16,2 eta %11,7).


1992. urtetik lehenbiziko aldiz merkataritza-saldoak 267 milioiko defizita izan zuen, eta esportazioek inportazioen aldean guztira %98,2ko estaldura-tasa izan zuten. Alabaina, energiazkoa ez den merkataritza-saldoak 3.339 milioiko superabita izan zuen, eta haren estaldura-tasa %133,3koa izan zen.



Estatu osoko ondasunen merkataritza-saldoak 77.813 milioi euroko defizita izan zuen baina esportazioek inportazioen aldean izan zuten estaldura-tasa %66,4koa besterik ez zen izan 2005. urtean.


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-saldoa Europar Batasunekoaren aldean gehitu egin zen: 2004. urtean 2.166,8 milioikoa izan zen eta 2005. urtean 2.315,0 milioikoa. Bestalde, Europar Batasunaren aldean EAEko estaldura-tasa zazpi hamarren gehitu zen: 2004. urtean %129,5ekoa izan zen eta 2005. urtean %130,2koa.


Herrialdeka, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen ia erdia Frantziara, Alemaniara, Erresuma Batura eta Italiara joan zen. Lau herrialde horiek zehazki gure esportazioen %49,6 hartu zuten 2005ean. Aitzitik, soilik gure inportazioen %38,1 etorri zen lau herrialde horietatik. Frantziarekin (gure bezero nagusia) merkataritza-saldoaren superabita 1.252,3 milioikoa izan zen 2005ean. Esportazioen estaldura-tasa, inportazioaren gainean, %182,0koa izan zen. Alemaniarekin izandako estaldura-tasa %109,3koa izan zen, Italiarekin %107,0koa eta Erresuma Batuarekin %103,2koa.


Ameriketako Estatu Batuetarako esportazioak guztien %6,2 izan ziren, eta handik etorritako inportazioak, berriz, guztiaren %2,1. Ameriketako Estatu Batuekiko merkataritza-saldoa 584,3 milioikoa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoaren alde, eta estaldura-tasa %297,2koa.


Esportazioen estaldura-tasa handienak, inportazioen aldean, Polonia (%319,4) eta Turkiakoak (%315,3) izan ziren. Halere, haiekiko transakzio-bolumena ez zen oraindik handiegia izan.


Euskal Autonomia Erkidegoak 2005. urtean izan zituen esportazio guztien %72,3 hiru muga-zergatan eman ziren: Metalak eta horien manufakturak, Garraio-materiala eta Material elektrikoa. Horietariko bik 2005. urtean gehituz zihoan bilakaera izan zuten: Metalak eta horien manufakturak %13,6 gehitu ziren eta Material elektrikoa %5,9; aitzitik, Garraio-materialaren atala murriztu egin zen (%-5,5). Plastikoa eta kautxuaren muga-zerga garrantzi aldetik laugarrena izan zen, eta 2005. urtean %16,6 gehitu zen.


Inportazioei dagokienez, Produktu mineralen (batez ere petrolio gordina) muga-zerga rankingean lehenengo postura igo zen, 2005. urtean %51,8raino gehitu baitzen. Inportazioen artean, garrantzi gehien duten muga-zergen arabera, hurrengo postuetan hauexek izan ziren: Metalak eta horien manufakturak %6,0ko gehikuntzarekin, Material elektrikoa (%2,5) eta Garraio-materiala (%6,8).


Lurraldeen arabera, 2005. urtean Gipuzkoako esportazioak nabarmendu ziren; esportazio horiek %12,7ko gehikuntza izan zuten, Arabakoek %1,8koa eta Bizkaikoek %1,4koa.


Gipuzkoako esportazioen gehikuntza muga-zerga jakin batzuen portaerak eragin zuen, batez ere ondokoek: garraio-materiala (%30,2), material elektrikoa (%17,8) eta papera eta horien manufakturak (%7,5).


Bizkaiko esportazioen artean Metalek eta horien manufakturek izan zuten bolumen eta bilakaera handiena (%20,4). Produktu mineralak (%9,1) eta Plastikoa eta kautxua (%30,3) aurrekoarekin batera doaz, Garraio-materialaren (%-36,0) eta Material elektrikoaren (%-6,9) galera konpentsatzeko.


Araban Garraio-materialek (%-7,9) eta Material elektrikoek (%-1,8) izan zuten galerek beste muga-zerga batzuen gehikuntza mugatu dute, hala nola, muga-zerga garrantzitsu batzuen gehikuntza: Metalak eta horien manufakturak (%22,2) eta Plastikoak eta kautxua (%8,0).


Inportazioek neurrizko gehikuntza izan zuten Gipuzkoan (%6,5) eta Araban (%5,2), baina Bizkaian gehikuntza handia izan zuten (%24,0). Hain zuzen, Bizkaian Produktu energetikoen bilakaerak eragin handia izan zuen, hauek Bizkaiko inportazio guztien ia erdia izan baitziren. Urteko gehikuntza %53,0koa izan zen.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %5,2 gehitu ziren 2005. urtean

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
AÑO 2005
Eguneratze data : 
2006/04/10
Hurrengo eguneratzea : 
2019/07/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003589_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali