2006/04/27ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO MARTXOA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko martxoan



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko martxotik 2006ko martxora) eraikuntzaren kostuak %2,9 igo ziren.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,3ko igoera izan zuen 2006ko martxoan, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %2,9raino igo zen.

Aurreko urteko abenduaren aldean 2006ko lehenengo hiruhilekoan eman den gehikuntza %2,9koa da.




(*) Hazkundea martxoko urte artekoa da



2006ko martxoan laneskuaren kostuak ez zuen inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,4ko igoera izan zuten.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten; bai eraikuntzak bai obra zibilerako lehengaien kostuek %0,4ko gehikuntza izan zuten aurreko hilabetearen aldean. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran argi ikusten da ibilbide oso antzekoak zituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %2,4 igo ziren, eta obra zibilekoak %2,5.

Martxoan, prezioaren hazkunde handienak, besteak beste, petrolioaren eratorrietan (%2,6), asfaltozko produktuetan (%2,6), beiran (%2,3), energia elektrikoan (%1,9) eta burdina eta altzairuan (%1,9) kontsumitutako lehengaietan eman ziren. Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin ziren: karea, igeltsua eta eskaiola (%-2,9), metalezko tutueriak (%-0,6), zementu artifiziala (%-0,5), beste gai metaliko batzuk (%-0,4) eta egiturak eta galdaragintza (%-0,2).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenak ondokoak izan ziren: asfaltozko produktuak (%20,2), petrolioaren eratorriak (%18,1), energia elektrikoa (%8,5), beira (%7,3) eta zementu artifiziala (%4,1). Bestalde, ondoko hauen lehengaien urte arteko prezioak (2005eko martxotik 2006ko martxora) murriztu egin dira: metalezko tutueriak (%-5,0), plastikozko tutueria (%-1,6) eta karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,8).







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko martxoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/04/27
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003596_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali