HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2004. urtean %11 gehitu...

2006/05/8ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE). 2004. urtea



2004. urtean %11 gehitu ziren ezkontza zibilak, Euskal Autonomia Erkidegoan



Ezkontideen batez besteko adina ia bost urte gehitu da azken hogei urteetan


2004an, 10.785 ezkontza egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urtean baino 107 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Azken 15 urteotan ezkontza zibilek goranzko joera izan dute. 2004an, %11 gehiago egon dira: 1990ean ezkontza guztien %23,3 ziren eta 2004an, berriz, %41,8.


Lurraldez lurralde, Gipuzkoan izan zen ezkontza zibil gehien (%46), gero Araban (%44,2) eta azkenik Bizkaian (%41,3). Ezkontza zibilen ehunekoa, erkidegotik kanpo, %23,5era jaitsi zen.


EAEko ezkontza-tasa (4,8 ezkontza mila biztanleko) Europar Batasuneko herrialdeen tasa bera da eta Espainiakoa baino pixka bat txikiagoa (%o 5). Ezkontzarik gehien egin zen hila uztaila izan zen (1.656 ezkontza), gero iraila (1.529) eta gero urria (1.413).


Ezkontzak ospatzeko moduari dagokionez: 6.268 ezkontza katolikoak izan ziren, 4.504 ezkontza zibilak eta 13 bestelako erlijioetakoak.


Ezkondu aurretik ezkontideek zuten egoera zibilari dagokionez, %93,3 gizon ezkongabeak ziren eta %93,7 emakume ezkongabeak.


Ama izateko adinak gora egin duen neurrian, ezkontzeko adinak ere hala egin du. 2004an, ezkondu ziren gizonezko ezkongabeen batez besteko adina 32,1 urte zen, eta emakumezkoena, berriz, 30,2. 1986. urtetik, senargaien batez besteko adina 4,7 urte igo da eta emaztegaiena 5,3.


Ezkondu ostean Euskal Autonomia Erkidegotik kanpora bizitzera joan ziren 740 bikoteen artean, gehienak Kantabriara joan ziren eta gero Madrilera edo atzerriko herrialdeetara. EAEko hiru lurralde historikoetan eginiko ezkontzetan ezberdintasunak daude bizitzeko lekua aukeratzean: Arabakoak Gaztela eta Leonera eta atzerrira joan ziren; Bizkaikoak Kantabria eta Madrilera eta Gipuzkoakoak atzerrira, Madrilera eta Nafarroara.


Ezkontzen direnen jatorri geografikoari dagokionez, ezkontzen %70,7 Erkidegoko udalerri bereko bizilagunen artean egin zen, eta %7,6 udalerri mugakideetako bizilagunen artean.









Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004. urtean %11 gehitu ziren ezkontza zibilak, Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Año 2004
Eguneratze data : 
2006/05/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003607_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali