HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2005eko laugarren hiruhilekoan...

2006/06/16ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2005eko 4. hiruhilekoa





2005eko laugarren hiruhilekoan ezkontza erlijiosoak baino ezkontza zibil gehiago egin ziren



Alabaina, aurreko urteko aldi beraren aldean ezkontza guztien kopurua gutxitu egin zen



EUSTATen datuen arabera, 2005eko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ezkontza zibil gehiago egin zen; hain zuzen ere, 2004. urtean ezkontza zibilak %49,3 izan ziren eta 2005. urtean %54,5. Bestalde, urteko azken hilabete hauetan udan (%36) baino ezkontza zibil gehiago egiten da; urtean 10 ezkontzatik 4 zibilak izan ziren.


2005eko laugarren hiruhilekoko 1.996 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziren 1.942 gizon eta 1.970 emakume ezkondu ziren. 1.804 senar-emazte (%92,9) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 11 alargun eta 127 dibortziatu berriz ezkondu ziren. Lehenengo aldiz ezkondutakoak aintzat hartuta emakumeen kopurua gizonena baino pixka bat txikiagoa izan zen: aldi horretan 1.805 emakume ezkongabe (%91,6), 14 alargun eta 151 dibortziatu ezkondu ziren.


Urteko azken hiru hilabeteetan sexu berekoen arteko 50 ezkontza egin ziren: Araban 7, Bizkaian 19 eta Gipuzkoan 24. 20 ezkontza gizonen artekoak izan ziren eta 21 emakumeen artekoak.


Senar-emazteen adina kontuan hartuta, 2005eko laugarren hiruhilekoan senarren %77,2ak eta emazteen %62,6ak 30 urte baino gehiago zituen. Ehunekoa 4 puntu gehitzen da aurreko urteko hiruhileko bereko senarrei dagokienez, eta 8 puntu emazteei dagokienez.



2005. urtean ezkontzeko adinak gora egiten jarraitu du



Beraz, ezkontzeko unea gero eta gehiago atzeratzeko joera mantendu zen. 2005. urte osoan, senarren %71,3 eta emazteen %53,9 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu ziren; izan ere, ehuneko horiek aurreko urtekoak (%69,1 eta %51) baino altuagoak dira.



2005eko behin-behineko datuen arabera, aurreko urtearekin alderatuta %4,6 jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliarren ezkontza kopurua. Baina aurreko urtearen aldean 2005. urteko ezkontza zibilen kopurua %2,5 gehitu da, ezkontza guztien %45,9 izan baitzen.









Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Banco de datos: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko laugarren hiruhilekoan ezkontza erlijiosoak baino ezkontza zibil gehiago egin ziren

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2006/06/16
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003666_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali