2006/05/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO ASTE SANTUA


2006ko Aste Santuan eta Pazko-astean bidaiarien sarrerak %21 gehitu dira eta igaro dituzten gauak %22


Okupazio maila ia ehuneko lau puntu gehitu zen



EUSTATen datuen arabera, Aste Santuko astelehenetik Pazko-asteko larunbatera bitartean 69.983 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan. Bidaiarien sarrerak %21 gehitu dira, hau da, aurreko urtean baino 12.000 pertsona gehiago izan da.


Bestalde, bidaiariek 139.473 gau igaro dituzte; hots, 2005. urteko aldi berean baino 25.000 gau gehiago igaro dituzte (%22tik gora).


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldi kopurua, aurreko urteekin alderatuta, hobetu egin da; hain zuzen, aurreko urtean bidaiari bakoitzak batez beste 1,98 egun egin zituen eta aurtengo Aste Santuan 1,99 egun.


Plazen okupazio maila aurreko urtekoa baino %4 handiagoa izan da. 2005. urtean indize hori %48,05ekoa izan zen eta 2006ko aldi berean %51,83koa.


Aste Santuko egun nagusienetan (osteguna, ostirala eta larunbata) plaza bakoitzeko okupazio maila %80ra heldu zen.


5.083 bidaiarik nekazalturismoak aukeratu dituzte, 2005eko aldi berean baino %14 gehiago. Guztira 15.287 gau igaro dituzte bidaiariek nekazalturismoetan, aurreko urtean baino %12 gehiago. Igarotako gau kopuruak etorritako bidaiari kopuruak baino gehikuntza txikiagoa izatearen arrazoia bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldia laburtu izana da; izan ere, batez besteko egonaldiak pixka bat murriztu dira: aurreko urtean 3,8 eguneko egonaldiak ziren eta aurtengo Aste Santuan 3,01 egunekoa. Nekazalturismoetan ere, plazen araberako okupazioa maila murriztu egin da (%0,4an), plazen eskaintza handiagoa izan delako.









Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
 

Top




Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko Aste Santuan eta Pazko-astean bidaiarien sarrerak %21 gehitu dira eta igaro dituzten gauak %22

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SEMANA SANTA DE 2006
Eguneratze data : 
2006/05/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003621_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali