HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006ko apirilean bidaiarien...

2006/05/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO APIRILA



2006ko apirilean bidaiarien sarrerak %25 gehitu dira(1)



2005eko apirilaren aldean, bestalde, bidaiariek %33 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko apirilean 178.946 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 36.000 gehiagok eta, horrenbestez, %25eko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu da bidaiari kopurua: Bizkaian kopuru hori %32 gehitu da, Gipuzkoan %21 eta Araban %18.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %25eko gehikuntza izan dute eta atzerritik etorritakoen sarrerek %26koa. Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du hiru lurraldeetan: Bizkaian %34, Gipuzkoan %20 eta Araban %15. Atzerritar kopuruak ere egin du gora hiru lurralde historikoetan: Araban %31 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %28 eta Gipuzkoan %22.


Estatutik etorritako bidaiarien artean autonomia erkidego guztietatik etorritako bidaiari kopuruak gehitu dira, baina batez ere hurrengoetatik etorritakoenak: Katalunia, Madril, Gaztela eta Leon, Galizia eta Valentzia. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri dira Frantziatik, Erresuma Batutik, Italiatik, Portugaldik eta AEB-Kanadatik; aitzitik, Alemania, Finlandia, Luxemburg eta Japoniatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2006ko apirilean 338.831 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko apirilaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %33 gehitu da, guztira 82.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %38koa, Gipuzkoan %34koa eta Araban %13koa.


Batez besteko egonaldiaren iraupena gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,79 egunekoa izan zen eta 2006ko apirilean 1,89 egunekoa. Indize horrek gora egin du Gipuzkoan (iazko apirilean 1,79 egunekoa zen eta aurtengo apirilean 2,00 egunekoa) eta Bizkaian (iaz 1,81 egunekoa zen eta aurten 1,89 egunekoa); baina Araban indize horrek behera egin du (iaz 1,73 egunekoa zen eta aurtengo apirilean 1,65 egunekoa).



Plazen okupazio mailak gehikuntza handia izan du, %20koa; izan ere, aurreko urteko apirilean %42,63koa zen maila hori eta aurtengo apirilean %51,27koa. Bilakaera positibo hori hiru lurraldeetan eman zen: Gipuzkoan %31, Bizkaian %16 eta Araban %8. Logelen okupazio maila ere gehitu da Euskal Autonomia Erkidegoan, %10 hain zuzen ere: %54,35etik %59,64ra gehituz. Bilakaera positibo horrek Gipuzkoan (%20) eta Bizkaian (%5) izan zuen eragina baina, Araban, okupazio mailak ez du aldaketarik izan (%0,0).





Nekazalturismoa: bidaiarien sarrerak %35 gehitu dira eta igarotako gauak bikoiztu (1)


Apirilean 10.269 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %35 gehiago; zehazki, bidaiari kopurua %46 gehitu da Gipuzkoan, %27 Bizkaian eta %22 Araban. Estatutik bisitari gehiago etorri da Euskal Autonomia Erkidegora (%36ko gehikuntza) eta, era berean, atzerritik etorri eta EAEko nekazalturismoetan ostatua hartu duten bisitarien kopurua %23 gehitu da.


Apirilean, guztira, 28.023 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %100 gehitu da gau kopurua. Urte arteko bilakaera tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %110ekoa, Bizkaian %94koa eta Araban %82koa.


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez beste, gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005eko apirileko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 1,85 egun ziren eta aurtengo apirilean 2,73 egun. Adierazle horrek hiru lurraldeetan egin du gora: Araban %48, Bizkaian %53 eta Gipuzkoan %43.


Plazen okupazio maila %78 gehitu da eta logelen okupazio maila %71 Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere 2005eko apirilarekin alderatuta.







(1) Oharra: urte batetik besterako alderaketan ematen diren datuak interpretatzeko (bidaiari kopurua, gau kopurua, batez besteko egonaldia, okupazio maila, etab.) gogoratu behar da, besteak beste, 2005eko Aste Santua martxoan izan zela eta 2006ko Aste Santua apirilean.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko apirilean bidaiarien sarrerak %25 gehitu dira(1)

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ABRIL DE 2006
Eguneratze data : 
2006/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003622_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali