2006/06/08ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2006KO 1. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %8,9 hazi da 2006ko lehenengo hiruhilekoan



Eraikuntza %10,9 hazi da eta Obra Zibila %4,2



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, 2006ko lehenengo hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreak %8,9ko hazkunde nominala izan du 2005eko hiruhileko beraren aldean.


Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2006ko lehenengo hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,3 hazi da (2005eko laugarren hiruhilekoaren aldean); horrela, aurreko hiruhilekoko hiruhileko arteko tasa (%3,3) aintzat hartuta, desazelerazio txikia izan du.







Eraikuntzaren sektoreak 2006ko lehenengo hiruhilekoan izan duen bilakaerak Obra Zibila baino gehiago izan du euskarri Eraikuntzaren azpisektorea: eraikuntzak %10,9ko urte arteko igoera izan du eta Obra Zibilak %4,2koa.


Hiruhileko artean, sektoreak 2006ko lehenengo hiruhilekoan izan zuen jarduera 2005eko laugarren hiruhilekokoarekin alderatuz gero, eraikuntzaren azpisektoreak %2,4ko bilakaera positiboa izan du eta obra zibilen azpisektoreak hiruhileko arteko hazkunde negatiboa izan du (%2,6). Beraz, eraikuntzak profil pixka bat bizkortua erakusten duen bitartean obra zibilak hiruhileko artean atzeratze nabarmena izan du.


Datu gordinak emanez gero: eraikuntzaren sektoreko enplegua, 2006ko lehenengo hiruhilekoan, %2,2 gehitu da aurreko urteko aldi beraren aldean, eta 2005eko laugarren hiruhilekoarekin erkatuta berdin (%0,0) mantendu da.









Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektorea %8,9 hazi da 2006ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/06/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003641_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali