HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/06/07ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2006KO 1. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek urte arteko %29,4ko gehikuntza izan dute 2006ko lehenengo hiruhilekoan



Inportazioek %19,4ko gehikuntza izan dute urteko aldi berean


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak %29,4 gehitu dira 2006ko lehenengo hiruhilekoan. Urteko lehenengo hiru hilabeteetan esportazioak guztira 4.162,3 milioi eurokoak izan dira, eta aurreko urtean 3.217,6 milioi eurokoak izan ziren.


Inportazioak guztira 4.087,1 milioi eurokoak izan dira urteko lehenengo hiruhilekoan; horrela, 2005ekoen aldean %19,4 gehitu dira.


Energiazkoak ez diren esportazioek urte batetik bestera %21,7ko gehikuntza izan dute eta energiazkoak ez diren inportazioek %5,3koa.





Atzerrirako salerosketen (esportazioak gehi inportazioak) bolumen osoa 6.640,7 milioi euro gehiagokoa izan zen 2005eko lehenengo hiruhilekoan, eta 2006ko lehenengo hiru hilabeteetan 8.249,4 milioi eurokoa izan da.


Kanpoko saldoak 205,5 milioi euroko defizita izan zuen merkataritzan iazko lehenengo hiruhilekoan, baina 2006ko lehenengo hiru hilabeteetan positiboa izan da berriz 75,2 milioko superabitarekin; ondorioz, inportazioen aldean esportazioen estaldura-tasa %101,8ra heldu da aurreko urtean %94,0ra jaitsi zela kontuan hartuta.


Energiazkoak ez diren produktuen kanpoko saldoa 1.205,4 milioikoa izan da eta horien estaldura-tasa %146,5ekoa; hau da, kopuru horiek aurreko urtekoak baino ia bi aldiz gehiago dira.


Europar Batasunerako esportazioak %19,8 gehitu dira, eta batez ere gure bezero nagusienentzakoak gehitu dira: Frantzia (%14,0), Alemania (%19,0), Italia (%43,4), Portugal (%6,8), Belgika (%27,8) eta Herbehereak (%15,6). Baina Erresuma Baturakoak gutxitu egin dira (%-4,3).


Europar Batasunetik etorritako inportazioak %10,2 gehitu dira.


AEBetarako esportazioek gehikuntza handia izan dute (%131,2) baina Japoniarakoak %53,9 gutxitu dira.


Esportazioetako hiru muga-zerga garrantzitsuenetatik lehenengoa, metalak eta horien manufakturak, %18,2 gehitu da; garraio-materiala eta material elektrikoa %30,6 eta %15,8 gehitu dira hurrenez hurren. Bestalde, produktu mineralek gehikuntza garrantzitsua izan dute: %276,4koa.


Inportazioetako muga-zergei dagokienez, aldiz, bolumen aldetik metalak eta horien manufakturak azpimarratu behar dira %5,4ko gehikuntza izan baitute; gero, material elektrikoa eta garraio-materiala %6,8 eta %33,5 gehitu ziren hurrenez hurren. Inportazioetako muga-zerga nagusiena produktu mineralena da, urte arteko %55,7ko gehikuntzarekin.


Bizkaiko esportazioek urte arteko erregistrorik handiena izan dute (%45,8); bestalde, portaera ona izan dute produktu mineralek (%293,7), plastikoak eta kautxuak (%92,8), garraio-materialak (%39,7), metalek eta horien manufakturek (%19,2) eta material elektrikoak (%14,1).


Arabako esportazioak %22,1 gehitu dira, metalek eta horien manufakturek (%20,1), material elektrikoak (%20,8) eta, batez ere, garraio-materialek (%25,9) bilakaera ona izan dutelako.


Gipuzkoako esportazioek gehikuntza handia izan dute, %18,4koa; gainera, arestian aipatu hiru muga-zergek ere izan dute eragina: metalak eta horien manufakturak (%14,9), material elektrikoa (%15,6) eta garraio-materiala (%32,9).











Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek urte arteko %29,4ko gehikuntza izan dute 2006ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/06/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003640_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali