2006/05/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO MARTXOA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %6,0ko hazkunde-tasa izan du 2006ko martxoan


Urteko lehenengo hiruhilekoko hazkundea %8,0koa izan da 2005eko lehenengo hiru hilabeteetan



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2005eko martxoaren aldean %6,0 hazi da 2006ko martxoan. Urteko lehenengo hiru hilabeteetan %8,0 hazi da (2005eko aldi beraren aldean), energiaren eta ekipamenduko ondasunen sektoreek bultzatuta.


2006ko martxoan, eta 2006ko otsailaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,0 murriztu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean. Beraz, otsaileko desazelerazio txikiak (%-0,6) martxoan ere jarraitu du (%-1,0).




Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko martxoko indizearen bilakaerak (2005eko martxoaren aldean) gehikuntzak izan ditu sektore guztietan: energiak urte artean %26,6ko bilakaera izan du, kontsumo-ondasunak %11,3 gehitu dira (kontsumo-ondasun iraunkorrak %6,7 eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %13,5), ekipamenduko ondasunek urte artean %5,7ko aldakuntza positiboa izan dute eta tarteko ondasunak dira urte arteko gehikuntzarik txikiena izan dutenak martxoan (%0,7).


2006ko otsailaren eta 2006ko martxoaren arteko aldakuntzak kontsumo-ondasun ez iraunkorretan baino ez dira izan positiboak (%4,9); gainerako talde eta azpitaldeetan aldakuntzak negatiboak izan dira. Hilabete batetik bestera, energia %5,4 murriztu da, ekipamenduko ondasunak %1,1 murriztu dira eta tarteko ondasunak %0,5. Kontsumo-ondasun iraunkorren azpitaldea %1,7 murriztu da, baina kontsumo-ondasun guztiak hilabete artean %2,7ko gehikuntza izan du kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%4,9) eragin positiboari esker.



Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira sektore guztietan; izan ere, Bizkaian %9,3 hazi da, Gipuzkoan %4,7 eta Araban %2,2.


2006ko otsailetik martxora bitarteko hazkunde-tasak lurraldearen arabera desberdinak izan dira: Araban %4,5 gutxitu da tasa hori Bizkaian %-0,1 murriztu da eta Gipuzkoan aurreko hilabeteko maila bera mantendu da (%0,0).






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %6,0ko hazkunde-tasa izan du 2006ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MARZO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/05/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003601_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali