2006/05/12ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2006ko 1go hiruhilekoa


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %8,7 gehitu dira 2006ko lehenengo hiruhilekoan


Handizkako merkataritzaren salmentek %10,0eko hazkunde nominala izan dute, eta txikizkako merkataritzaren salmentak %6,1 gehitu dira urteko eurotan


EUSTATen datuen arabera, 2006ko lehenengo hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %8,7ko urte arteko gehikuntza nominala izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, urteko lehenengo hiruhilekoan merkataritza-sektoreko salmentak %6,5 gehitu dira.





Urteko lehenengo hiruhilekoan handizkako merkataritzan %10,0 gehitu dira urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %6,1 gehitu dira.


Handizkako sektorean, ondoko sektoreetan eman dira salmenta nominal handienak: produktu erdilanduak eta txatarra (%15,0) eta makinaria eta tresneria (%10,8). Alabaina, elikaduraz besteko kontsumo-gaien sektoreko salmentek (%4,4) eta nekazaritza-gaiak eta elikagaien salmentek (%3,8) gehikuntza neurrizkoago izan dute.


Txikizkako sektore espezializatuan, sektore hauetan eman dira salmenten gehikuntza handienak: pertsonen hornikuntzako produktuak (%14,3) eta bestelako kontsumo-ondasunak (%5,8). Elikagaien (%1,8) eta etxearen hornikuntzaren (%1,5) salmentek urte arteko bilakaera zentzuzkoagoa izan dute.


2006ko lehenengo hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak, balio nominaletan, %3,2 gehitu dira. Gehikuntza horretan lagundu dute, antzeko ekarpena eginez, elikagaien salmentek (%3,2) eta gainerako produktuenek (%3,1).

Lurralde historikoka, Barne-Merkataritza Indizeak Araban izan du hazkunde nominal handiena (%12,3) eta gero Bizkaian, urte arteko %9,0ko hazkunde-tasarekin. Azkenik, Gipuzkoa urrunago gelditu da %6,4ko hazkundearekin. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %9,8 gehitu dira Araban, %6,6 Bizkaian eta %4,6 Gipuzkoan.


Bizkaian eta Gipuzkoan, handizkako sektoreko salmentek txikizkakoak baino bilakaera positiboagoa izan dute: Bizkaian, %10,2 gehitu da handizkako merkataritza eta %6,4 txikizkakoa; Gipuzkoan, %8,3 gehitu da handizkako merkataritza eta %2,8 txikizkakoa. Azkenik, Araban, bi sektoreetako salmentek urte arteko antzeko tasak izan dituzte: handizkako merkataritzako salmentak %12,1 eta txikizkako merkataritzarenak %12,7.


Bestalde, 2006ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egiten duen pertsona kopurua %2,4 gehitu da aurreko urteko hiruhileko berberaren aldean: handizkako sektorean %1,8 gehitu da kopuru hori eta txikizkako merkataritzan %1,4. Lurraldeka, sektore honetan urte arteko hazkunderik handiena Bizkaian (%2,4) eman da, eta gero Gipuzkoan (%1,0). Baina Araban urte arteko %0,2ko beherapena izan da.


Handizkako sektorean eman da enpleguaren gehikuntza handiena, bai Araban (%2,8) eta bai Gipuzkoan ere (%2,1). Bizkaian, aitzitik, enpleguaren gehikuntzarik handiena txikizkako merkataritzan (%2,9) eman da; handizkako merkataritzan %1,4ko gehikuntza eman da.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %8,7 gehitu dira 2006ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003616_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali