2006/05/05eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2006ko 1go hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %6,1 gehitu ziren 2006ko lehenengo hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuaren salmentek %7,6ko urte arteko hazkundea izan zuten, eta espezializatu gabekoaren salmentek, berriz, %3,2koa


EUSTATek emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak %6,1an igo zituen 2006ko lehenengo hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean. Hazkunde nominal hau, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, positiboa hori ere, %5,6koa, termino errealetan.





Betiko txikizkako merkataritzak (espezializatua) salmenta nominalak %7,6 igo zituen 2006ko lehenengo hiruhilekoan, 2005eko denboraldi beraren aldean. Igoera nominal hori %7,0ko hazkunde-tasa bihurtzen da termino errealetan.


Azalera handi eta ertainetako txikizkako merkataritza (espezializatu gabea) %3,2 igo da aurtengo lehenengo hiruhilekoan, termino nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza %2,6koa da, 2005eko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen hornikuntzako sektoreari dagokio. %14,3ko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %13,5ekoa. Etxearen hornikuntzako ondasunek ez dute hain hazkunde nabarmena izan; horien hazkundea %1,5ekoa izan da termino nominaletan; tasa hori %0,3koa da, gainera, (positiboa hau ere) termino errealetan. Elikagaien salmentak %1,8 gehitu ziren urteko eurotan, baina %1,8 gutxitu ziren termino errealetan. Beste alde batetik, Bestelako Kontsumo Ondasunen partidak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) %5,8ko hazkunde nominala izan zuen; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, baina, termino errealetan, tasa hori %6,8 bihurtu zen.


Lurralde historikoetan, 2006ko lehenengo hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Araban izan zen hazkunderik handiena, %12,7ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %14,7 hazi ziren, eta espezializatu gabekoarenak, %9.


Bizkaiak tarteko lurralde-bilakaera izan du (%6,4); merkataritza espezializatuko salmentak %6,8 hazi ziren eta espezializatu gabekoarenak %5,5.


Gipuzkoan eman zen txikizkako sektoreko urte arteko salmenten gehikuntzarik txikiena (%2,8), txikizkako merkataritza espezializatuaren gehikuntza %6,1ekoa eta %3,6ko gutxitzea espezializatu gabekoarena, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea %1,4 izan zen, aurreko urteko lehenengo hiruhilekoaren batez bestekoaren aldean. Lurraldeka honelakoa izan zen: Bizkaian %2,9 gehitu zen, Gipuzkoan %0,4 eta Araban %1,9 gutxitu zen. Alabaina, 2006ko lehenengo hiruhilekoan, txikizkako merkataritzako sektore honetako langile okupatuen kopurua %2,4 murriztu zen aurreko hiruhilekoaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoan.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %6,1 gehitu ziren 2006ko lehenengo hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1er trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/05/05
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003606_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali