2006/05/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO APIRILA



Industriako prezioak %1,0 igo dira 2006ko apirilean


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko apiriletik 2006ko apirilera) %4,6koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioak %1,0 igo dira 2006ko apirilean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen apirileko urte arteko tasak %4,6ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %3,2 gehitu dira 2006ko lehenengo hiruhilekoan, 2005eko abenduaren aldean.




Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko apirilean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “petrolioaren birfinketa” (%4,9), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,2), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%1,0), “larruaren eta oinetakoen industria” (%0,8) eta “mineral metalikoak eta ez metalikoak” (%0,7). Aitzitik, hurrengo sektoreetan prezioak jaitsi egin dira: “material elektrikoa” (%-0,3), “kautxua eta plastikoa” (%-0,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-0,1), “zuraren industria” (%-0,1) eta “ehungintza eta joskintza” (%-0,1).


2005eko apiriletik 2006ko apirilera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman ziren: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%21,0), “petrolioaren birfinketa” (%19,8), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,0), “metalurgia eta gai metalikoak” (%3,7), “elikaduraren industria” (%3,2) eta “larruaren eta oinetakoen industria” (%3,1). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (%-2,6), “material elektrikoa” (%0,1), “zuraren industria” (%0,6), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,0) eta “beste manufaktura batzuk” (%1,0).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek apirilean izan duten bilakaerak gorako joera izan du, aurreko hilabetearen aldean; salbuespen bakarra ekipamenduko ondasunak izan dira, aurreko hilabeteko kopuru bera izan dute eta (%0,0). Energiaren prezioak %3,4 igo dira, tarteko ondasunenak %0,9 eta kontsumo-ondasunenak %0,3; azken igoera hau, hain zuzen, kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,4) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,1) gehikuntzaren ondorioz eman da.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina guztiak positiboak. Energiaren prezioak %20,1 igo dira, tarteko ondasunenak %3,2, ekipamenduko ondasunenak %0,4 eta kontsumo-ondasunenak %2,3. Azken hauen artean, %3,2 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,6 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak %1,0 igo dira 2006ko apirilean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003628_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali