2006/06/21eko prentsa-oharra

GIZARTE ZERBITZUEN ESTATISTIKA: ENTITATEAK ETA ZENTROAK, 2004. urtea


2004. urtean %11 gehitu zen gizarte zerbitzuetan egindako gastua


Herri administrazioaren ekarpena gastuaren %70 izan zen


EUSTATen datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004. urtean, 1.196 milioi euroko gastua egin zen gizarte zerbitzuetan, hau da, aurreko urtean baino %11,5 gehiago eta EAEko BPGaren %2,2 izanik. Biztanle bakoitzeko batez besteko gastua 562 eurokoa izan zen, eta horietako 393 funts publikoetatik hartu ziren.


Lurraldeka, Araban %8 gehitu zen gastua, Bizkaian %13 eta Gipuzkoan %11. Biztanleko, Araban izan zen beste lurraldeetan baino gastu handiagoa, biztanle bakoitzeko batez bestekoa 686 eurokoa izan baitzen; Gipuzkoan, ordea, 547 eurokoa eta Bizkaian 482 eurokoa.






Herri administrazioek 838 milioi euroko ekarpena egin zuten (gastuaren %70), eta sektore pribatuak gainerako %30 eman zuen. Bestalde, emandako zerbitzuen trukean erabiltzaileek 169 milioi euro eman zituzten, hau da, gastu arruntaren %14a.



Sektorean %2,2 okupatu izan ziren


Gizarte zerbitzuetan, oro har, 20.600 pertsonari eman zitzaion lana zuzenean (okupatuen %2,2ari) eta horien %68 emakumeak izan ziren. Zuzeneko arreta emateko 4.400 langile azpikontratatu ziren dedikazio osoan, eta azken kopuru hau kontuan hartuta enplegua %21 gehitu zen. Azpikontratatutako langile horien erdiak etxez etxeko laguntza zerbitzuan lan egin zuen.


Era berean, gizarte zerbitzuetan boluntario kopuru handia izan zen; 2004. urtean 15.608 boluntario izan ziren eta kopurua %13,1 gehitu zen aurreko urtearen aldean. Boluntarioek eskuzabaltasunez lan egin zuten sektorean.






Biztanle guztientzako gastua %18 gehitu zen


Gizarte zerbitzuak zein biztanle-talderi zuzenduta dauden kontuan hartuta, biztanle guztiei orokorrean eta adinekoei emandako arretarako erabili zen baliabide gehien; izan ere, bi talde horiek gastuaren %68 izan zuten.


Biztanle guztientzako baliabideetan gastuaren %38 erabili zen. Gainera, horien artean kopuru eta gehikuntza aldetik garrantzitsuenak honakoak izan ziren: familiei egindako transferentziak (Oinarrizko Errentaren programak dituztenak), 125 milioi eurokoak, eta bestelako transferentziak, 62 milioi eurokoak (%+67), batez ere seme-alaben ziozko eta frankismoaren biktimentzako laguntzetarako zuzeneko laguntzak.


Gizarte zerbitzuetan 65 urteko eta gehiagoko %9ari eman zitzaion arreta


Gizarte zerbitzuek batez ere hiru arlotan esku hartzen dute adinekoen kasuan: egoitzazko zerbitzuak, eguneko asistentzia-zentroak eta etxez etxeko laguntza zerbitzuak. Izan ere, gizartea gero eta zaharragoa da eta pertsona horiek gero eta beharrezkoagoa dute besteen laguntza.


Egoitzetan eta etxebizitza komunitarioetan 14.430 plaza zeuden; horrela, 65 urteko eta gehiagoko 100 adineko bakoitzeko 3,7 plaza bete ziren eta kopuru hori Estatukoaren antzekoa izan zen. Azken hamar urteetan eskaintza gehitu egin da, urtean %4 gehituz (+4.792 plaza). Herri Administrazioak plazen %72 eskaini zuen: plazen %41 publikoak eta gainerako %31 itundutako pribatuak.


Etxean zahartzeko alternatiben eskaintza sustatu da


Aldi baterako egonaldietan eta tutoretzapeko apartamentuetan 608 plaza izan ziren, 2003. urtean baino %42 gehiago. Bestalde, eguneko zentroetan 2.642 plaza izan ziren; ondorioz, azken hamarkadan plaza kopurua lau aldiz handiagoa izan da (urte artean %14).


17.800 adinekori eman zitzaion arreta bere etxean (100 adinekotik 5i), hau da, etxez etxeko laguntza zerbitzua duten %90ari. Azken hamar urteetan, zerbitzu horretan sartzen diren erabiltzaileen kopurua urtean %8 gehitu da, batez beste.


Zerbitzu honek 57,8 milioi euroko gastua izan zuen (aurreko urtean baino %15 gehiago); beraz, urtean, batez beste, erabiltzaile bakoitzeko 3.036 euroko gastua egin zen eta gastu gehiena (%90) sektore publikoak finantzatu zuen.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2004. urtean %11 gehitu zen gizarte zerbitzuetan egindako gastua

Eragiketa : 
Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
061002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ESTADÍSTICA DE SERVICIOS SOCIALES: ENTIDADES Y CENTROS Año 2004
Eguneratze data : 
2006/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003785_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística, Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali