HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2005eko laugarren hiruhilekoan...

2006/06/21eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2005eko 4. hiruhilekoa



2005eko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ume gehiago jaio da



2005eko laugarren hiruhilekoan 4.919 ume jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, eta urte osoan 19.584 ume.


EUSTATen datuen arabera, 2005eko laugarren hiruhilekoan 4.919 ume jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino %0,7 gehiago. Horietatik, 1.593 ume urrian jaio ziren, 1.632 azaroan eta 1.694 abenduan. Lurraldeka, Araban 647 ume jaio ziren, Bizkaian 2.594 eta Gipuzkoan 1.678.


2005eko Jaiotzen Estatistikako behin-behineko datuen arabera guztira 19.584 ume jaio ziren, 2004. urtean baino %0,7 gehiago.


2005eko azken hiruhilekoan, jaiotzen hurrenkeraren arabera, jaiotako umeen erdia baino gehiago (%57,8), 2.845 ume, bikotearen lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.758 ume (%35,7) aurretik beste seme-alabaren bat zuten familian jaio ziren; eta 316 ume (%6,4) bikotearen hirugarren seme-alaba eta handik gorakoak izan ziren.


Lau jaiotzatatik hirutan amak 30 urte baino gehiago zituen


Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzean ikus daiteke 30-34 urteko amak oraindik nagusi direla, jaiotzen %45,2 adin-tarte horretan gertatu baitziren. Bigarren adin-tarte nagusiena 35-39 urtekoa da (%26,9), adin horretako emakume kopuruak 25-29 urtekoarena (%17,6) gainditzen baitu; 20-24 urteko adin-tarteak, aldiz, kopuru txikiena izan zuen %5,8.


Ama gehiago izan ziren 40 urtetik gorako emakumeen artean (%4,5) 20 urtetik beherakoen artean baino (%1,2).


Jaiotza guztien %25,6 ezkontzatik kanpokoak izan ziren, hau da, 2004. urteko aldi berean baino %2,5 gehiago. Lurraldeka, jaiotza horietariko gehienak Araban eman ziren (%29,1), gero Bizkaian (%25,1) eta azkenik Gipuzkoan (%24,9).







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005eko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko aldi berean baino ume gehiago jaio da

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
4º trimestre de 2005
Eguneratze data : 
2006/06/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003783_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali