HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006ko maiatzean bidaiarien...

2006/06/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO MAIATZA



2006ko maiatzean bidaiarien sarrerak %3 gehitu dira



2005eko maiatzaren aldean, bestalde, bidaiariek %4 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko maiatzean 169.718 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 5.000 gehiagok eta, horrenbestez, %3ko gehikuntza izan da. Bidaiarien sarrera kopurua gehitu egin da Bizkaian (%9) eta Araban (%8), baina Gipuzkoan horien kopurua gutxitu egin da (%-5).


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek ez dute aldaketarik izan 2005eko maiatzaz gero, eta atzerritik etorritakoen sarrerak %11 gehitu dira. Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du Bizkaian (%7) eta Araban (%3); Gipuzkoan, berriz, %9 jaitsi da. Atzerritar kopuruak gora egin du hiru lurralde historikoetan: Araban %27 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %15 eta Gipuzkoan %3.


Estatutik etorritako bidaiarien kasuan, batez ere Andaluziatik, Asturiastik, Gaztela-Mantxatik, Gaztela eta Leondik eta Galiziatik etorritakoen kopurua gehitu da. Aitzitik, besteak beste Madril, Katalunia, Aragoi eta Valentziatik bidaiari gutxiago etorri da. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Alemaniatik, Portugaldik, AEB-Kanadatik eta Iberoamerikatik baina Belgika, Italia eta Erresuma Batutik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2006ko maiatzean 309.937 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko maiatzaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %4 gehitu da, guztira 11.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute Bizkaian (%13); aitzitik atzera egin dute Araban (%-6) eta Gipuzkoan (%-2).


Batez besteko egonaldiaren iraupena gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,81 egunekoa izan zen eta 2006ko maiatzean 1,83 egunekoa. Indize horrek gora egin du Gipuzkoan (iazko maiatzean 1,85 egunekoa zen eta aurtengo maiatzean 1,92 egunekoa) eta Bizkaian (iaz 1,77 egunekoa zen eta aurten 1,83 egunekoa); baina Araban indize horrek behera egin du (iaz 1,83 egunekoa zen eta aurtengo maiatzean 1,59 egunekoa).



Plazen okupazio mailak %5 egin du behera; aurreko urteko maiatzean %47,51koa zen eta aurtengo maiatzean %45,09koa. Bilakaera negatibo hori hiru lurraldeetan eman zen: Araban (%-7), Gipuzkoan (%-5) eta Bizkaian (%-4). Era berean, logelen okupazio mailak ere %6 egin du behera Euskal Autonomia Erkidego osoan; %59,36tik %56,09ra. Bilakaera negatibo hori hiru lurraldeetan eman da.



Nekazalturismoa: bidaiarien sarrerak (%-4) eta bidaiariek igarotako gauak (%-2) gutxitu egin dira


Maiatzean 7.612 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %4 gutxiago; zehazki, bidaiari kopurua %20 gutxitu da Araban, eta Gipuzkoan %7, baina Bizkaian bidaiari kopurua %1 gehitu da. Estatutik bisitari gutxiago etorri da Euskal Autonomia Erkidegora (%6ko gutxitzea), baina atzerritik etorri eta EAEko nekazalturismoetan ostatua hartu duten bisitarien kopurua %10 gehitu da.


Maiatzean, guztira, 17.306 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %2 gutxitu da gau kopurua. Urte arteko bilakaera tasa negatiboa izan da Gipuzkoan (%-5) eta beste bi lurraldeetan ez da aldaketarik eman: Araban (%0,0) eta Bizkaian (%0,0).


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez beste, gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005eko maiatzeko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,23 egun ziren eta aurtengo maiatzean 2,27 egun. Adierazle horrek Araban (%24) eta Gipuzkoan (%3) egin du gora; aitzitik, Bizkaian behera egin du (%-10).


Plazen okupazio maila %14 gutxitu da eta logelen okupazio maila %9 Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere 2005eko maiatzarekin alderatuta.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top



Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko maiatzean bidaiarien sarrerak %3 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/06/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003786_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali