2006/06/23ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO MAIATZA


Industriako prezioak %0,4 igo dira 2006ko maiatzean


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko maiatzetik 2006ko maiatzera) %5,8koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioak %0,4 igo dira 2006ko maiatzean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen maiatzeko urte arteko tasak %5,8ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %3,8 gehitu dira 2006ko lehenengo bost hilabeteetan, 2005eko abenduaren aldean.





Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko maiatzean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%2,5), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,3), “ehungintza eta joskintza” (%0,9), “elikaduraren industria” (%0,7) eta “industria kimikoa” (%0,6). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “petrolioaren birfinketa” (%-1,8), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%-0,8), “material elektrikoa” (%-0,6) eta “zuraren industria” (%-0,2).


2005eko maiatzetik 2006ko maiatzera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “petrolioaren birfinketa” (%23,0), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%21,1), “metalurgia eta gai metalikoak” (%6,0), “elikaduraren industria” (%4,0), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%3,9) eta “ehungintza eta joskintza” (%3,5). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (%-2,5), “material elektrikoa” (%-0,6), “zuraren industria” (%0,3), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,3) eta “beste manufaktura batzuk” (%1,7).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek maiatzean izan duten bilakaerak gorako joera izan du, aurreko hilabetearen aldean; salbuespen bakarra energiako prezioak izan dira, %0,5 jaitsi baitira. Tarteko ondasunen prezioak %0,9 igo dira; ekipamenduko ondasunenak %0,3 igo dira eta kontsumo-ondasunen prezioak %0,4 igo dira. Hain zuzen, azken hauen igoera kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%0,6) eta kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,1) hazkundeak eragin du.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina denak positiboak. Energiaren prezioak %22,4 igo dira, tarteko ondasunenak %4,8, ekipamenduko ondasunenak %0,7 eta kontsumo-ondasunenak %3,1. Azken hauen artean, %4,3 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,9 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak %0,4 igo dira 2006ko maiatzean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003790_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali