HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2005ean, jaio diren...

2006/07/28ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) 2005




2005ean, jaio diren lau umetatik ia bat ezkondu gabeko gurasoena da



Jaiotza kopuruaren suspertzea moteldu egin da; 19.715 jaiotza egon dira



2005ean, ezkondu gabeko gurasoek izandako umeak 4.577 izan ziren, EUSTATen datuen arabera. Kopuru hori jaiotza guztien %23,2 da, 2004koa baino handiagoa izanik (%22). Bizkaian eta Gipuzkoan Euskal Autonomia Erkidego osoaren antzeko portzentajeak eman ziren, Bizkaian %23 eta Gipuzkoan %23,2; Arabak, aldiz, balio erlatibo handiagoak izan zituen (%24). Azken hamasei urteetan, ezkondu gabe egonda guraso izan direnen ehunekoa hiru aldiz handiagoa da; 1990. urtean %7,7koa izan zen.



2005. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoan guztira 19.715 jaiotza izan ziren, 2004. urtean baino %0,6 gehiago; baina gehikuntza hori 2003 eta 2004. urteen artekoa (%1,7) baino txikiagoa izan zen. 2005. urtean, Bizkaian eman zen gehikuntzarik handiena (%1,3), gero Gipuzkoan (%0,2) eta Araban, berriz, %0,6ko beherakada eman zen.



Jaiotza-tasa mila biztanleko 9,3koa izan zen, nahiz eta 60. hamarkadan mila biztanleko 20 jaiotza izan. Jaiotza-tasa altuena Gipuzkoan eman zen (‰10), gero Araban (‰9,4) eta azkenik Bizkaian (‰8,9).



1976. urtean jaiotza kopurua murrizteko joera handia hasi zen ematen; 80. hamarkadaren amaieran joera hori moteldu egin zen eta 1994. urtean kopururik txikienak eman ziren. 2005. urteko jaiotza kopuruak, ordea, 1995. urtean hasi zen jaiotzen gorakadari jarraitu zion.



2005. urtean, seme-alabaren bat izan zuten lau emakumetik hiruk hogeita hamar urte edo gehiago izan zituen. Jaiotza gehien izan zutenak 30-34 urte bitarteko emakumeak izan ziren, jaiotza guztien %45,6arekin. Bestalde, 2004. urtearen aldean, 35 urte baino gehiagorekin ama izan ziren emakumeen kopurua gehitu egin zen (%31), 25-29 urterekin ama izan zirenen taldearekiko (%17,9) alde handiarekin. Ama izan zirenen batez besteko adina 32,2 urte izan zen; lehenengo aldiz ama izan zirenen kasuan batez besteko hori 31,1 urtekoa izan zen. Biak dira, nolanahi ere, 2004. urteko antzeko zifrak.



Azken hamarkadan, 35 urtetik beherako ama-talde guztiek egin zuten behera eta horien artean beherakada handiena izan zuena 25-29 urtekoa izan zen (9 portzentaje-puntu). Aitzitik, 35 urte edo gehiagorekin ama izan ziren emakumeen kopurua hazi egin zen, bikoitza baino gehiago.



Jaiotzen hurrenkera aintzat hartuta, 2005. urteko jaiotzen %57,7 lehenengo seme-alabena izan zen; hau da, aurreko urtearen kopuru bera eman zen. Aitzitik, hirugarren eta hurrengo umeak %6,2 baino ez ziren izan.



19.368 erditze izan ziren; 18.960 erditzetan ume bana jaio zen, 392tan bi ume eta 16tan hiru ume.



2005. urtean jaiotako umeak sexuaren arabera aztertuz gero, 100 neska bakoitzeko 105 mutil jaio ziren. Batez beste, jaiotako mutilek 3.309 gramo pisatu zuten eta neskek 3.180 gramo.


1. taula: 2005ean bizirik jaioak, amaren egoitzako lurralde historikoaren arabera



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2005ean, jaio diren lau umetatik ia bat ezkondu gabeko gurasoena da

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2005
Eguneratze data : 
2006/07/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003855_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali