HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak 2006. urtean ere gero...

2006/07/12ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- Enpresak, 2006. urtea



2006. urtean ere gero eta gehiago dira euskal enpresek informazioaren teknologietan dituzten ekipamenduak



Enpresen %23,1ak web gunea du, eta 9 langile baino gehiagoko enpresen kasuan ehuneko hori %66,4raino heltzen da


EUSTATen datuen arabera, euskal enpresetako IKT teknologietako (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) ekipamendu kopuruak gora egiten jarraitu du 2006. urtean; hain zuzen ere, ekipamendu horiek %4 gehitu dira. Salbuespen bakarra sakelako telefonoak dira, hauek 1,1 puntu gehitu baitira.


Establezimenduen %68,6ak ordenagailua dauka (kopuru hau %4,1 gehitu da); %56,4ak Internetarako sarbidea dauka (%4,5 gehiagok) eta posta elektronikoa duten establezimenduak %52,0 dira (%4,0 gehiago beraz). Bestalde, sakelako telefonoak izan du ezarpenik handiena, %72,8koa (%1,1 gehituz).


IKT ekipamenduek euskal enpresetan izan duten bilakaera kontuan hartuz gero, 2004. urtean motelduta egon ondoren azken bi urteetan prozesu hori piztu egin da.


1. grafikoa: EAEko enpresetan IKT ekipamenduek izan duten bilakaera (%)



Iturria: Eustat


Lurralde historikoen artean ez dago ezberdintasun handirik; hala ere, Araban eman dira gehikuntza handienak eta, beraz, bere establezimenduetan izan dira teknologia horien ekipamendu gehienak. Gero Bizkaia dago, Internet, posta elektroniko eta web guneekin eta azkenik Gipuzkoa ordenagailu eta sakelako telefonoekin.


1. taula: IKT ekipamenduak establezimenduetan, lurralde-eremuen arabera. 2006. urtea



* Aurreko urtearekiko aldea, portzentaje-puntutan.

Iturria: Eustat


Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen kopurua ere nabarmen gehitu da. Langileen %59ak ordenagailua erabiltzen du; Internet %47,1ak eta posta elektronikoa %47,4ak. Kasu honetan, eta aurrerago lurralde bakoitzeko establezimenduak alderatu direnean gertatzen ez den bezala, Bizkaian dago teknologia horiek erabiltzen dituen langile kopuru handiena. Gero Gipuzkoa eta Araba daude.


2. taula: IKT ekipamenduak erabiltzen dituzten langileak, establezimenduaren tamainaren eta lurralde-eremuaren arabera. 2006. urtea



Iturria: Eustat


10 langile edo gehiagoko enpresek ere IKT ekipamendu gehiago dute, nahiz eta gehikuntza hori enpresa txikiagoak baino erritmo motelagoarekin izan


Enpleguaren geruza guztietan eman dira gehikuntza garrantzitsuak, baina establezimenduek enplegu kopuru handiagoa duten heinean gehikuntza txikiagoak lortzen dituzte establezimendu handienek euren ekipamenduak hobetzeko tarte txikiarekin geratzen direlako.


Horrela, tamaina txikiagoko establezimenduek (0-9 langile) oraindik ekipamendu eskasena badute ere langile gehien dutenetatik gero eta hurbilago daude, gehikuntza handiagoak izaten ari direlako.


0-9 langile dituzten establezimenduetan, IKT ekipamenduetan hurrengo ehunekoak ematen dira: web gunea duten establezimenduak %19,8 dira, sakelako telefonoa dutenak %71,8, ordenagailua dutenak %66,4, Interneterako sarbidea dutenak %53,7 eta posta elektronikoa dutenak %49,0.


Bestalde, 10 langile edo gehiagoko establezimenduen batez bestekoak hauexek dira: web gunea duten establezimenduak %66,4, ordenagailua dutenak %97,6, sakelako telefonoa dutenak %86,4, posta elektronikoa dutenak %92,8 eta Interneterako sarbidea dutenak %93,0.


Teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoak kontuan hartuz gero, alabaina, bi establezimendu moten arteko ezberdintasuna are nabarmenagoa da; izan ere, establezimendu txikietan aurrerapen handiagoa dago eta handietan langile guztiek ez dutelako ekipamendu horietarako sarbidea. 0-9 langile dituzten establezimenduetan langileen %56,9ak ordenagailua erabiltzen du eta 10 langile edo gehiagokoetan %60,2ak. Era berean, establezimendu txikietan %44,0ak Interneterako sarbidea du eta handietan %49,1ak; %40,0ak posta elektronikoa du eta enpresa handiagoetan %51,7ak.



Euskal enpresa gehienak ADSL bidez sartzen dira Internetera


Euskal enpresen %56,4ak Interneterako sarbidea dauka; hain zuzen, konektatuta dagoen enpresa kopurua %4,5 gehitu da. Gehienak ADSL lineen bidez sartzen dira sarera; urtez urte Interneten ibiltzeko bide hau aukeratzen dutenen kopurua gehitu egiten da. Enpresa guztien %71,1ak aukeratu du bide hori.


Gero, askoz ehuneko txikiagoarekin (%26,1), modema (berriz gutxitu da honen erabilera) eta RDSI (%9,2) daude. Azkenik, sakelako telefonoek eta beste konexio mota batzuek %4,1 eta %6,5 dute hurrenez hurren.


3. taula: Interneterako sarbidea duten establezimenduak eta sarbide motak (%).



Iturria: Eustat


10 langile edo gehiagoko enpresen artean, %93,0ak Interneterako sarbidea dauka. Enpresa horietako gehienek ere Internetera sartzeko ADSL linea dute, %82,3ak erabiltzen du. Askoz urrunago gelditzen dira modemaren erabilera (%13,3), beste linea batzuk (%11,1) eta sakelako telefonoak (%6,1).



10 langile eta gehiagoko hiru euskal enpresatatik bik web gunea dute


Gero eta enpresa gehiagok du norberaren edo ostatu gisa hartutako web gunea. Azken urtean, enpresen %23,1 sarean zegoen (%3,3 gehiago); baina 10 langile edo gehiagoko enpresetan ehuneko hori %66,4koa da (%2,7 gehitu ondoren).


Bestalde, euskal enpresek nahiago dute arriskurik ez izan sarean egotearen ondoriozko segurtasun informatikoari dagokionez. Enpresen %57,6ak segurtasun neurriren bat hartu du; horietariko gehienek, gainera, honakoak erabiltzen dituzte: antibirusak (%54,3), firewall-ak (%31,7), zerbitzari seguruak (%29,5) eta kanpoko backup-ak.



10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %19,5ak merkataritza elektronikoa izan zuen 2005. urtean


Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza elektronikoak oraindik gora egiten du, aurreikusitakoa baino motelago izan arren. Erosketek bultzatu dute igoera hori; izan ere, euskal enpresetan gero eta ohikoagoak dira mota horretako erosketak. Aitzitik, salmenta elektronikoak ez dira horrenbeste zabaldu enpresa horien artean.


Euskal establezimenduen %10,5ak merkataritza elektronikoa egiten du, hau da, aurreko urtean baino %2,8 gehiagok. Zehatzago esanda, %9,6ak erosketa elektronikoak egiten ditu (%2,7 gehiagok) eta, neurri txikiagoan bada ere, %1,9ak salmenta elektronikoak egin ditu (%0,2 gehiagok baino ez).


10 langile edo gehiagoko enpresetan sarearen bidez edo beste sistema elektronikoren bat erabiliz (EDI, datu-truke elektronikoa) erosten edo saltzen dutenen ehunekoa nabarmen gehitu da: orain %19,5ek erabiltzen du sarea horretarako, hau da, aurreko urtean baino %5,9k gehiagok. Atal honetan, halaber, erosketa elektronikoak egiten dituztenek (%17,2) eragin dute aipatu gehikuntza, hauen kopurua %6,0 gehitu baita aurreko urtearen aldean. Gehikuntza txikiagoa izan arren, salmenta elektronikoak egin dituztenek ere (%5,1) izan dute zerikusirik gehikuntza horretan, aurreko urtean baino %0,9k gehiagok saldu zuten bide hori erabiliz.





Ohar metodologikoa: EUSTATek 2006ko lehenengo hiruhilekoan (ondoz ondoko seigarren urtez) egin duen Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta (IGI, enpresak) jarduera-sektore guztietako EAEko enpresentzat da (lehenengo sektorekoak izan ezik); inkestaren helburua hauxe da: enpresa horiek informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) zein ekipamendu duten, Internet nola erabiltzen duten eta merkataritza elektronikoak zenbaterainoko garrantzia duen jakitea. Inkestak, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko 7.500 establezimenduren erantzuna hartu du oinarri gisa.


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel:+34-945-01 75 07 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006. urtean ere gero eta gehiago dira euskal enpresek informazioaren teknologietan dituzten ekipamenduak

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN -ESI- Empresas Año 2006
Eguneratze data : 
2006/07/12
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003816_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali