HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006ko abuztuan %5 bidaiari...

2006/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO ABUZTUA




2006ko abuztuan %5 bidaiari gehiago etorri dira eta %9 gau gehiago igaro dituzte



Aurtengo ekainean, uztailean eta abuztuan, 2005eko denboraldi berean baino 51.000 bidaiari gehiago sartu dira. Beraz, %9ko igoera egon da.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko abuztuan 223.769 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 10.000 gehiagok eta, horrenbestez, %5eko gehikuntza izan da. 2005eko abuztuko datuen aldean, bidaiarien sarrerek gora egin dute Araban (%9) eta Bizkaian (9%). Gipuzkoan, ordea, behera egin dute (%1).


Estatuko bidaiarien sarrerak %6 hazi dira. Estatutik kanpoko bidaiarien sarrerak %3 hazi dira. Estatuko bidaiariak eta estatutik kanpokoak aurten iaz baino gehiago izan dira Araban (%11 eta %5 hurrenez hurren) eta Bizkaian (%9 eta %9 hurrenez hurren). Gipuzkoan, berriz, lehenak ez dira aldatu (%0) eta estatutik kanpokoak gutxiago izan dira (-%5).


Estatuko bidaiarien artean gehitu egin dira Katalunia, Madril, Andaluzia, Asturias, Kanariari Uharteak eta Kantabriatik etorritakoak, besteak beste. Baleareetatik eta Extremaduratik etorritakoak gutxitu egin dira. Estatutik kanpokoen artean, Frantzia, Belgika, AEB, Kanada eta Portugaletik datozenak gehiago izan dira. Alemania, Italia eta Iberoamerikakoak gutxitu egin dira.


2006ko abuztuan 515.133 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko abuztuaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %9 gehitu da, guztira ia 44.000 gau gehiago igaro baitituzte. Gaualdiek bilakaera positiboa izan dute urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan. Bizkaian %16 igo dira, Araban %11 eta Gipuzkoan %2.


Batez besteko egonaldiaren iraupena %4 luzatu da 2006ko abuztuan EAE osorako. 2,21 egunetik 2,30 egunera luzatu da.


Plazen okupazioa %1 igo da eta logelen okupazio maila aldatu gabe mantendu da 2005eko abuztuaren aldean. Plazen okupazio maila %73,88tik %73,40ra jaitsi da. Logelen okupazio maila %77,63tik %77,72ra igo da. Hobekuntza hau batez ere Araban gertatu da.


Ekainean, uztailean eta abuztuan, Euskal Autonomia Erkidegoan %9 bidaiari gehiago sartu dira 2005eko denboraldi berearen aldean, hau da, 51.000 gehiago: Bizkaian gehikuntza %14koa izan da, Araban %10ekoa eta Gipuzkoan %3koa. Gaualdiak ere igo egin dira denboraldi honetan (%9); aurreko urtean baino 110.000 gaualdi gehiago izan dira. Gaualdiak hiru lurraldeetan igo dira. Batez besteko egonaldia eta okupazio maila egonkor mantendu dira udako hiru hilabete horietan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.


NEKAZALTURISMOA


2006ko abuztuan bidaiarien sarrerak %7 hazi dira, eta gaueko egonaldiak %15


Abuztuan 13.133 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %7 gehiago. Bidaiari kopuruak %23ko gehikuntza izan du Bizkaian eta %9koa Araban; Gipuzkoan, berriz, %3 jaitsi da. Estatu barruko bidaiariak, Euskal Autonomia Erkidegoan, %4 gehiago izan dira, eta estatu kanpokoak, %27.

2006ko abuztuan, guztira, 68.020 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %15 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %27, Bizkaian %20 eta Gipuzkoan %9.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak luzatu egin dira. Iaz 4,81 egun izan ziren, eta abuztuan 5,18.


Plazen okupazioa gehitu egin da (%2) eta logelen okupazioa ere bai (%3).


2006ko ekainean, uztailean eta abuztuan nekazalturismoan %9 bidaiari gehiago sartu dira, aurreko urteko hilabete berberen aldean. Hau da, ia 3.000 bidaiari gehiago. Gaualdiek, berriz, %16ko igoera izan dute, Euskal Autonomia Lurralde guztietan igoaz: Bizkaian %20, Gipuzkoan %16 eta Araban %4.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top




Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko abuztuan %5 bidaiari gehiago etorri dira eta %9 gau gehiago igaro dituzte

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/25
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003892_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali