2006/07/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO EKAINA



2006ko ekainean bidaiarien sarrerak %11 gehitu dira



2005eko ekainaren aldean, bestalde, bidaiariek %9 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko ekainean 181.082 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino ia 18.000 gehiagok eta, horrenbestez, %11ko gehikuntza izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: Bizkaian %20, Araban %5 eta Gipuzkoan %4.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek aldaketa positiboa izan dute (%11koa) 2005eko ekainaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarrerek ehuneko bereko gehikuntza izan dute (%11). Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du hiru lurraldeetan: Bizkaian %23, Gipuzkoan %4 eta Araban %1. Atzerritar kopuruak ere egin du gora hiru lurralde historikoetan: Araban %21 gehitu da kopuru hori, Bizkaian %14 eta Gipuzkoan %5.


Estatutik etorritako bidaiarien artean autonomia erkidego guztietatik etorritako bidaiari kopuruak gehitu dira, baina batez ere hurrengoetatik etorritakoenak: Madril, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Aragoi eta Asturias. Soilik gutxitu dira Katalunia eta Kanarietatik etorritako bidaiarien kopuruak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik, Portugaldik, AEB-Kanadatik eta Iberoamerikatik baina Austria eta Greziatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2006ko ekainean 334.680 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko ekainaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %9 gehitu da, guztira 27.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute Bizkaian (%20) eta Gipuzkoan (%4); Araban, ordea, kopuruak %6 egin du behera.


Batez besteko egonaldiaren iraupena %2 gutxitu da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,89 egunekoa izan zen eta 2006ko ekainean 1,85 egunekoa. Indize hori aurreko urtekoaren maila berean geratu da Gipuzkoan (erreferentziako aldi bietan 1,99 egunekoa izanik) eta Bizkaian (iazko eta aurtengo ekainean 1,79 egunekoa izanik); baina Araban kopuru horrek nabarmen egin du behera: 2005eko ekainean 1,84 egun igaro zituzten bidaiariek lurralde honetan eta 2006ko hilabete berean, aldiz, 1,64 egun.



Plazen okupazio mailak 4 hamarren egin du behera; aurreko urteko ekainean %50,76koa zen eta aurtengo ekainean %50,34koa. Bilakaera negatiboa Arabako lurraldean bakarrik eman da (%-10); Gipuzkoan eta Bizkaian plazen okupazio mailak pixka bat gora egin du. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko logelen okupazio maila %3 gehitu da. Indize honek Araban behera egin du (%-7) baina Gipuzkoan eta Bizkaian %8 eta %4 gehitu dira hurrenez hurren.



Nekazalturismoa: bidaiarien sarrerak (%7) eta igarotako gauak (%15) gehitu egin dira


Ekainean 9.207 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %7 gehiago; zehazki, bidaiari kopurua %19 gehitu da Gipuzkoan eta %6 Bizkaian baina Araban %22 gutxitu da kopuru hori. Estatutik bisitari gehiago etorri da Euskal Autonomia Erkidegora (%7ko gehikuntza); bestalde, atzerritik etorri eta EAEko nekazalturismoetan ostatua hartu duten bisitarien kopurua berdin mantendu da (%0,0) 2005eko ekainaren eta 2006ko hilabete beraren artean.


Ekainean 21.744 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan; honek %15eko gehikuntza ekarri du aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urtera, bada, Gipuzkoan (%22) eta Bizkaian (%12) bilakaera-tasa positiboak izan dira; Araban, ordea, %5 murriztu da tasa hori.


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez beste, gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005eko ekaineko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 2,20 egun ziren eta aurtengo ekainean 2,36 egun. Adierazle horrek hiru lurraldeetan egin du gora: Araban %22, Bizkaian %5 eta Gipuzkoan %3.


Plazen okupazio maila %1 gehitu da eta logelen okupazio maila %8 Euskal Autonomia Erkidego osoan, betiere 2005eko ekainarekin alderatuta.







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko ekainean bidaiarien sarrerak %11 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003848_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali