2006/07/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO EKAINA



2006ko ekainean industriako prezioek %0,4ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko ekaina eta 2006ko ekaina alderatuta) %5,3koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,4ko hazkundea izan dute 2006ko ekainean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen ekaineko urte arteko tasak %5,3ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %4,2 gehitu dira 2006ko lehenengo seihilekoan, 2005eko abenduaren aldean.



Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2006ko ekaineko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko ekainean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,0), “petrolioaren birfinketa” (%0,7), “mineralak, metalezkoak eta ez metalezkoak” (%0,7), “zuraren industria” (%0,4), “makineria” (%0,3) eta “material elektrikoa” (%0,3). Aitzitik, sektore hauetan prezioak jaitsi dira: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (-%0,4), “Bestelako eskulanak” (-%0,4), “Elikagaien industria” (-%0,1) eta “metalezkoa ez den industria” (-%0,1).


2005eko ekainetik 2006ko ekainera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%21,7), “petrolioaren birfinketa” (%13,3), “metalurgia eta gai metalikoak” (%6,9), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,2), “ehungintza eta joskintza” (%3,7) eta “elikaduraren industria” (%3,4). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (-%2,6), “material elektrikoa” (-%0,3), “zuraren industria” (%0,9), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,5) eta “beste manufaktura batzuk” (%1,6).


Ondasunak destino ekonomikoaren arabera sailkatuz gero, sektore-talde handietako ekaineko prezioen bilakaera, aurreko hilekoekin alderatuta, goranzkoa izan da, salbu eta kontsumo-ondasunetan, %0,1 jaitsi baitira. Horren arrazoia da kontsumo-ondasun iraunkorren prezioa jaitsi egin dela (-%0,2), kontsumo-ondasun ez iraunkorrek ez baitute aldaketarik izan (%0,0). Tarteko ondasunen prezioak %0,7 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %0,3 eta energiarenak %0,3.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina denak positiboak. Energiaren prezioak %15,7 igo dira, tarteko ondasunenak %5,3, ekipamenduko ondasunenak %0,8 eta kontsumo-ondasunenak %2,8. Azken hauen artean, %3,9 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,8 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko ekainean industriako prezioek %0,4ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003849_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali