HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2006ko lehen hiruhilekoan...

2006/09/15eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2006ko 1. hiruhilekoa



2006ko lehen hiruhilekoan ezkontza zibil gehiago egin da aurreko urteko denboraldi berdinean baino



Ezkontideen adinaren joerak goranzkoa izaten jarraitzen du.



Euskal Autonomia Erkidegoan, ezkontzen kopurua, 2006ko lehen hiruhilekoan, 1.093 izan zen. Hau da, 2005eko laugarren hiruhilekoan egin ziren 1.996 ezkontzen erdia baino gehixeago, eta 2005eko lehen hiruhilekoan eginikoak baino %9,6 gehiago, Eustaten datuen arabera. Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izan ohi dira, batez ere urtarrilean eta otsailean.



Aurreko urteetan gertatu denez, hiruhileko honetan ezkontza zibilen proportzioa handiagoa izan da (%78,6), ezkontza erlijiosoen kopurua gaindituz eta aurreko urteko denboraldi bereko ezkontza zibilen portzentajea bost puntutan gaindituz. Bizkaia eta Gipuzkoan ehuneko 7,5 eta 4,5 puntu igo dira 2005eko hiruhileko berdinaren aldean: %81,2 eta %75,7 izan dira beraz, hurrenez hurren. Araban, berriz, jaitsiera txikia gertatu da. Halere, ezkontza zibilen proportziorik handiena duen lurraldea da (%81,8).



2006ko lehen hiruhilekoko 1.093 ezkontzen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliar ziren 1.058 gizon eta 1.070 emakume ezkondu ziren. 932 senar-emazte (%88,1) lehenengo aldiz ezkondu ziren eta, bestalde, 12 alargun eta 114 dibortziatu berriz ezkondu ziren. Lehen aldiz ezkondu ziren emakumeen portzentajea gizonezkoenaren antzekoa izan zen: aurretik ezkongabe ziren emakume ezkontideak 940 izan ziren, alargunak 10 eta dibortziatuak 120.



Ezkontzetan, ezkontideen adinaren arabera aztertzen baditugu, senargaien %79,3ak 30 urtetik gora zuen; emaztegaien artean, berriz, %65,7a zen 30 urte baino zaharrago. Proportzio hauek 2005. urtekoak baino altuago dira (%71 eta %54, hurrenez hurren). Horrek ezkontzeko adina duten biztanleen adina goranzko joeran mantentzen du beste hiruhileko batez.




1.grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko lehen hiruhilekoan ezkontza zibil gehiago egin da aurreko urteko denboraldi berdinean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/09/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003884_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali