2006-08-02ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO LEHEN SEIHILEKOAN





2006ko lehen seihilekoan bidaiarien sarrerak %10 gehitu dira



Bidaiariek igarotako gau kopurua ere %10 gehitu da seihileko horretan.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko lehen seihilekoan 901.683 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, 2005eko lehen seihilekoan baino 81.000 gehiagok eta, horrenbestez, %10eko gehikuntza izan da. Bidaiarien sarrerek bilakaera positiboa izan dute Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan. Bizkaian %16 igo dira, Araban %6 eta Gipuzkoan %5.

2006ko lehen seihilekoan, gaueko egonaldiak hoteletan 1.654.025 izan dira. Hau da, %10eko igoera aurreko urteko lehen seihilekoaren aldean, hau da, 2005eko lehen sei hilabeteetan baino 157.000 egonaldi gehiago. Gaueko egonaldiek gora egin dute Bizkaian eta Gipuzkoan (%17 eta %8 igo dira hurrenez hurren). Araban, berriz, %2 jaitsi dira, lurralde honetako batez-besteko egonaldiak behera egin duelako (-%7).


Bidaiari bakoitzeko batez-besteko egonaldiaren iraupena 1,82 egunekoa zen aurreko urteko lehen seihilekoan, eta aurtengoan 1,83 egunekoa da, EAE osorako. Hobekuntza txiki hori Gipuzkoak ekarri du (1,86 egunetarik 1,93 egunetara igaroz) eta Bizkaiak ere bai, neurri txikiagoan, 1,81etik 1,82ra igoz. Araban, berriz, adierazle honek behera egin du: 2005eko lehen seihilekoan 1,79 egun izan ziren eta 2006koan, 1,66.


Okupazio maila, plazen arabera, bost dezimal hazi da aurreko urteko denboraldi beraren aldean. 2005eko lehen seihilekoan %42,27koa zen eta 2006ko lehen seihilekoan %42,78ra iritsi zen. Irabazi hau Gipuzkoatik dator (%6), Gipuzkoan ez baita aldaketarik gertatu (%0) eta Araban behera egin baitu (-%6).




Nekazalturismoa: Bidaiarien sarrerak %9 hazi dira, eta gaueko egonaldiak %13, 2006ko lehen seihilekoan


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoko establezimenduetan 43.773 bidaiari sartu dira 2006ko lehen seihilekoan, aurreko urteko denboraldi berdinean baino %9 gehiago. Gipuzkoan %17 igo da eta Bizkaian %4, baina Araban %7 jaitsi da.


2006ko lehen seihilekoan, guztira, 104.806 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko denboraldi beraren aldean %13 gehitu da kopuru hori; Gipuzkoan urte arteko hazkundea %19koa izan da, Bizkaian %8koa eta Araban %4koa.


Bidaiari bakoitzeko batez-besteko egonaldia 2,30 egunekoa zen aurreko urtean, eta 2,39 egun lehen seihileko honetan. Bilakaera positibo hau Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetara zabaldu da: Araban %11, Bizkaian %3 eta Gipuzkoan %2.


Okupazio mailak igoera arina izan du, ia hiru dezimaletakoa, Euskal Autonomia Erkidego osoan, Gipuzkoako eta Arabako hobekuntzei esker (%7 eta %4 hurrenez hurren); Bizkaian, berriz, adierazle horrek behera egin du (-%10).


2006ko lehen seihilekoaren balantzearen datuak



Iturria: EUSTAT





Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tlf:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tlf:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko lehen seihilekoan bidaiarien sarrerak %10 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
PRIMER SEMESTRE 2006
Eguneratze data : 
2006/08/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003860_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali