HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak 2006ko uztailean bidaiarien...

2006/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO UZTAILA



2006ko uztailean bidaiarien sarrerak %12 gehitu dira



2005eko uztailaren aldean, bestalde, bidaiariek %10 gau gehiago igaro dituzte.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko uztailean 213.627 bidaiarik hartu zuten ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 23.000 gehiagok eta, horrenbestez, %12ko gehikuntza izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: Araban %17, Bizkaian %16 eta Gipuzkoan %7.


Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek aldaketa positiboa izan dute (%13koa) 2005eko uztailaren aldean, eta atzerritik etorritakoen sarrerak %11 gehitu dira. Estatuko bidaiari kopuruak gora egin du hiru lurraldeetan: Araban %21, Gipuzkoan %14 eta Bizkaian %9. Atzerritar kopuruak gora egin du Bizkaian (%28) eta Araban (%6), baina Gipuzkoan kopuruak behera egin du (%-6).


Estatutik etorritako bidaiarien artean autonomia erkidego guztietatik etorritako bidaiari kopuruak gehitu dira, baina batez ere hurrengoetatik etorritakoenak: Madril, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Kantabria eta Asturias. Soilik gutxitu dira Extremadura eta Murtziatik etorritako bidaiarien kopuruak. Atzerritarren kasuan, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Belgikatik, Erresuma Batutik, Portugaldik, AEB-Kanadatik eta Iberoamerikatik baina bereziki Finlandia, Irlanda eta Suediatik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.


2006ko uztailean 412.668 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko uztailaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %10 gehitu da, guztira 39.000 gau gehiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %15, Araban %8 eta Gipuzkoan %7.


Batez besteko egonaldiaren iraupena %2 gutxitu da Euskal Autonomia Erkidego osoan: aurreko urtean batez besteko hori 1,96 egunekoa izan zen eta 2006ko uztailean 1,93 egunekoa. Indize hori soilik gehitu da Gipuzkoan (aurreko urteko uztailean 2,14 egunekoa zen eta aurtengo uztailean 2,16 egunekoa). Bizkaian, aldiz, indizea neurriz murriztu da (1,82 egunetik 1,81 egunera) eta Araban beherapen handiagoa eman da (2005eko uztailean 1,82 egun eta 206ko uztailean 1,68 egun).


Plazen eta logelen okupazio mailek %1 egin dute gora: aurreko urteko uztailean plazen okupazioa %59,24koa zen eta aurtengo hilabete berean %59,84koa, logelen okupazioa %66,40tik eta %66,80ra igaro zen urte batetik bestera. Plazen okupazio mailaren bilakaera positibo hori Araban (%5) eta Gipuzkoan (%4) eman zen. Alabaina, Bizkaian plazen okupazio maila puntu bi gutxitu da. Logelen okupazio mailak bilakaera negatiboa izan du Bizkaian (%-3) eta Araban (%-1); Gipuzkoan, ordea, positiboa (%6).



Nekazalturismoa: bidaiarien sarrerak (%13) eta igarotako gauak (%17) gehitu egin dira


Uztailean 13.484 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %13 gehiago; zehazki, bidaiari kopurua %23 gehitu da Bizkaian eta %14 Gipuzkoan baina Araban %12 gutxitu da kopuru hori. Estatutik bisitari gehiago etorri da Euskal Autonomia Erkidegora (%15eko gehikuntza); bestalde, atzerritik etorri eta EAEko nekazalturismoetan ostatua hartu duten bisitarien kopurua pixka bat gehitu da (%1,0) 2005eko uztailaren eta 2006ko hilabete beraren artean.


Uztailean 46.307 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan; honek %17ko gehikuntza ekarri du aurreko urteko hilabete beraren aldean. Urtetik urtera, bada, Bizkaian (%24) eta Gipuzkoan (%22) bilakaera-tasa positiboak izan dira; Araban, ordea, %22 murriztu da tasa hori.


Bidaiari bakoitzeko egonaldia, batez beste, gehitu egin da Euskal Autonomia Erkidegoan, 2005eko uztaileko batez bestekoaren aldean. Aurreko urtean 3,30 egun ziren eta aurtengo uztailean 3,43 egun. Adierazle horrek Gipuzkoan (%7) eta Bizkaian (%1) egin du gora; aitzitik, Araban behera egin du (%11).


Plazen okupazio maila %6 gehitu da eta logelen okupazio maila %10 Euskal Autonomia Erkidego osoan, betiere 2005eko uztailarekin alderatuta.










Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko uztailean bidaiarien sarrerak %12 gehitu dira

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003870_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali