2006/08/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO UZTAILA



2006ko uztailean industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko uztaila eta 2006ko uztaila alderatuta) %5,9koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute 2006ko uztailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen uztaileko urte arteko tasak %5,9ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %4,9 gehitu dira 2006ko lehenengo zazpi hilabeteetan, 2005eko abenduaren aldean.



Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2006ko uztaileko urte arteko hazkundea


Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko uztailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten arloak: “petrolioaren birfinketa” (%2,5), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%2,0), “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,8) eta “kautxua eta plastikoa” (%0,6). Aitzitik, hurrengo sektoreetako prezioak jaitsi egin dira: “larruaren eta oinetakoen industria” (%-0,6) “elikaduraren industria” (%-0,6) eta “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,1).


2005eko uztailetik 2006ko uztailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%24,3), “petrolioaren birfinketa” (%12,2), “metalurgia eta gai metalikoak” (%8,8), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,2), “kautxua eta plastikoa” (%4,2) eta “elikaduraren industria” (%3,3). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: ”garraio-materiala” (%-2,8), “material elektrikoa” (%-0,3), “zuraren industria” (%0,7), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,6) eta “beste manufaktura batzuk” (%1,6).


Ondasunak destino ekonomikoaren arabera sailkatuz gero, sektore-talde handietako uztaileko prezioen bilakaera, aurreko hilekoekin alderatuta, goranzkoa izan da, salbu eta kontsumo-ondasunetan, %0,1 jaitsi baitira. Horren arrazoia da kontsumo-ondasun iraunkorren prezioa jaitsi egin dela (%-0,2), kontsumo-ondasun ez iraunkorrek ez baitute aldaketarik izan (%0,0). Tarteko ondasunen prezioak %0,6 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %0,2 eta energiarenak %2,3.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina denak positiboak. Energiaren prezioak %15,6 igo dira, tarteko ondasunenak %6,7, ekipamenduko ondasunenak %0,9 eta kontsumo-ondasunenak %2,6. Azken hauen artean, %3,6 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,9 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.


Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko uztailean industriako prezioek %0,6ko hazkundea izan dute

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003871_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali