2006/09/08ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN KOIUNTURARI BURUZKO INDIZEA (EKI), 2006KO 2. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza sektoreak %10,7ko hazkunde nominala izan du 2006ko bigarren hiruhilekoan



Eraikuntza %11,8 hazi da eta Obra Zibila %8,3



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, 2006ko bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren sektoreak %10,7ko hazkunde nominala izan du 2005eko hiruhileko beraren aldean. Urteko lehenengo bi hiruhilekoetan %9,7ko hazkunde nominala izan da.


Estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, 2006ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %2,3 hazi da urte bereko lehenengo hiruhilekoaren aldean; horrela, aurreko hiruhileko arteko tasaren aldean azelerazio txikia izan du (%1,2).


Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



Iturria: EUSTAT


Eraikuntzaren sektoreak 2006ko bigarren hiruhilekoan izan duen bilakaerak Obra Zibila baino gehiago izan du euskarri Eraikuntzaren azpisektorea: eraikuntzak %11,8ko urte arteko igoera izan du eta Obra Zibilak %8,3koa.


Hiruhileko artean, sektoreak 2006ko bigarren hiruhilekoan izan duen jarduera urte bereko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuz gero, eraikuntzaren azpisektoreak %3,0ko bilakaera positiboa izan du eta obra zibilaren azpisektoreak hiruhileko arteko %0,6ko bilakaera izan du; nolanahi ere, bi azpisektoreek izan dute azelerazio txikia nahiz eta bakoitzak intentsitate desberdineko azelerazioa izan.


Datu gordinak emanez gero: eraikuntzaren sektoreko enplegua 2006ko bigarren hiruhilekoan %2,26 gehitu da, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta 2006ko lehenengo hiruhilekoaren aldean hiruhilekoen artean %0,9ko hazkundea izan du.


Taula: 2006ko 2. hiruhilekoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Eraikuntzaren Koiunturari buruzko indizearen aldakuntza-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hiruhilekora arte metatutako aldiaren urte arteko aldakuntza-tasa da, t-1 urteko aldi berberarekin alderatuta.


Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntza sektoreak %10,7ko hazkunde nominala izan du 2006ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eraikuntzaren koiunturako indizea
Eragiketa kodea : 
122403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/09/08
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/13
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003876_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali