HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal Autonomia Erkidegoko...

2006/09/14ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2006KO 2. HIRUHILEKOA



Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %6,4ko hazkundea izan dute 2006ko bigarren hiruhilekoan



Inportazioek %17,1eko hazkundea izan dute denboraldi berean


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 4.101 milioi euro izan ziren 2006ko bigarren hiruhilekoan. Datu hauek %6,4ko gehikuntza erakusten dute, 2005eko bigarren hiruhilekoan egon ziren erregistroen aldean (3.853,7 milioi izan ziren). Inportazioak 4.326,4 milioi izan ziren urteko bigarren hiruhilekoan; aurreko urteko denboraldi berekoak %17,1ean gainditu zituzten.


Esportazioen eta inportazioen joera, hiruhilekoetan neurtuta, ezberdina izan da EAEko hiru lurraldeetan. Esportazioek %18,0ko igoera izan zuten Bizkaian, Araban %3,5ekoa eta Gipuzkoan %2,9 jaitsi ziren. Esportazioen gehikuntza, Bizkaian, ondoko hauen hazkunde sendoan oinarritzen da: produktu mineral eta energetikoak (%50,6), plastikoa eta kautxua (%98,8). Gainera, ekipamenduko ondasunak (%4,8) eta metalak eta manufakturak (%7,1) kontuan izan behar dira. Araban, esportazioen hazkunde apalak ekipamenduko ondasunen atzerakadan (-%2,9) du jatorria, nahiz eta metalek eta manufakturek bilakaera positiboa izan duten (%11,9). Esportazioen joera negatiboa, Gipuzkoan, ekipamenduko ondasunen jaitsierari (-%8,0) zor zaio, nahiz eta metalek eta manufakturak (%8,2) eta plastikoek eta kautxuek (%7,0) ekarpen positiboa egin osotasunari.


Inportazioen atalean ere lurraldeek bilakaera ezberdinak izan dituzte argi eta garbi. Bizkaian igo dira gehien, %27,1eko tasaraino. Gipuzkoaren inportazioak, berriz, %7,6 igo dira, eta Arabarenak jaitsi egin dira (-%2,9).



2006ko lehen seihilekoan, esportazioak %16,9 igo ziren, eta inportazioak, %18,2.


2006ko lehen seihilekoan, EAEko esportazioak 8.263,3 milioi eurokoak izan ziren; inportazioak, berriz, 8.413,5 milioi euro. Lehenak %16,9 igo ziren, eta bigarrenak, %18,2.


Urteko lehen sei hilabeteetako transakzioen bolumena (esportazioak + inportazioak) 16.676,8 milioi izan ziren; 2005eko lehen seihilekoan, berriz, 14.189,9 milioi euro izan ziren. Aurreko urteko denboraldi beraren aldean %17,5 gehiago esan nahi du horrek.

Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2005-2006ko lehenengo seihilekoa. Mila eurotan.



Iturria: Eustat


Lehen seihilekoko kanpoko saldoak 150,2 milioiko defizit komertziala du. Urteko lehen hiru hilabeteetan, ordea, 75,2 milioiko superabita izan zen saldo komertziala. Edonola ere, energiazkoa ez den kanpo saldoak, 2006ko lehen seihilekoan, 2.176 milioiko superabita du, hau da, 2005eko lehen seihilekoan baino %34,2 gehiago.


25en Europako Batasunarentzako esportazioek %11,2ko igoera izan dute. Frantziara doazenak %6,4 igo dira (bolumenari dagokionez, lehen bezeroa), %13,1 Alemaniakoak, %24,8 Italiakoak, %2,4 Erresuma Batukoak, Europako Batasunean dauzkagun lau bezero nagusiak bakarrik aipatzearren. Bestalde, Amerikako Estatu Batuetarako esportazioak %96,9 igo dira lehen seihileko honetan. Europako Batasunetik datozen inportazioak %8,4 igo dira, Alemaniatik datozenak %6,7, Frantziatik datozenak %6,5, Italiatik datozenak %3,8 eta Erresuma Batasunekoak, berriz, %3,2 murriztu dira. Gainerako eremu ekonomikoetan, hornitzaile nagusiak Estatu Independenteen Komunitatea eta Petrolio Esportatzaileen Erakundea dira, 1.264,1 milioi eurorekin eta 1.068 milioi eurorekin, hurrenez hurren.


Esportazioen muga-zergen atalen artean, pisu erlatibo nagusia duena Metalak eta Manufakturak deritzona da; urteko lehen seihilekoan %13,2 bilakaera izan du. Atzetik Garraioko materiala dator, %11,0ko hazkunde tasarekin, eta gero material elektrikoa (%5,7). Muga-zergen hiru atal hauek, batuta, lehen seihilekoko esportazio guztien %69,6 dira eta energiazkoak ez diren esportazioen %76,2. Urte arteko hazkunderik handienetako bat Plastikoak eta Kautxua izeneko muga-zergen atala da (%41,0).


Inportazioei dagokienez, hazkunde nagusia Produktu mineral eta energetikoei dagokie. %52,0 hazi da eta muga-zergen lehen taldea da bolumenari dagokionez: seihileko honetako inportazio guztien %36,1.


Bigarrenik, Metalak eta manufakturak daude, EAEko inportazioen %23,5 izanik. 2006ko lehen seihilekoan %8,7ko hazkundea izan dute. Muga-zergen hirugarren taldea, bolumenari dagokionez, ekipamenduko ondasunena da: guztiaren %20,4, pisu erlatibo gisa. Halere eboluzio negatiboa izan du (-%0,5) urteko lehen sei hileetan, garraiorako materialak izandako atzerapena dela-eta (-%6,3).


Bizkaiko esportazioak dira seihileko honetan gehien hazi direnak: haien urte arteko tasa %30,8 da. Arabakoen kokapena erdikoa da lurraldeen araberako rankingean, %11,8. Gipuzkoak, ordea, bilakaera diskretuagoa izan du bere esportazioetan, %6,9 igoz. Bizkairako inportazioak ere dira gehien hazi direnak (%25,7), Arabakoak %9,4 igo dira eta Gipuzkoakoak beste bi lurraldeen atzetik doaz, %5,3ko urte arteko hazkundearekin.


Euskal Autonomia Erkidegoko kanpo-merkataritza. (Joera)



Iturria: Eustat




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioek %6,4ko hazkundea izan dute 2006ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º TRIMESTRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/09/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/06/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003883_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali