2006/09/07ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO UZTAILA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %0,2ko hazkunde-tasa izan du 2006ko uztailean


Urteko lehenengo zazpi hilabeteetako hazkundea %3,8koa izan da, 2005eko aldi beraren aldean



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2005eko uztailaren aldean %0,2 hazi da 2006ko uztailean. Urteko lehenengo zazpi hilabeteetako hazkundea %3,8koa izan da, 2005eko aldi beraren aldean.


2006ko uztailean, eta 2006ko ekainaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %1,4 murriztu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



(*) 2006ko uztaileko urte arteko hazkunde zuzendua

Iturria: EUSTAT


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko uztaileko indizearen bilakaerak (2005eko uztailaren aldean) gehikuntzak izan ditu sektore guztietan: ekipamenduko ondasunek eta tarteko ondasunek %0,8ko gehikuntza izan dute, energiak %0,3koa, baina kontsumo-ondasunak %3,6 murriztu dira kontsumo-ondasun iraunkorrak (%-4,2) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak (%-3,3) murriztu egin direlako.


2006ko uztaileko hilabete arteko aldakuntzek (2006ko ekainaren aldean) zeinu ezberdina izan dute industriako sektoreetan. Energia %2,3 gehitu da hil artean baina ekipamenduko ondasunak %3,3 murriztu dira aurreko hilabetearen aldean, tarteko ondasunak %0,1 murriztu dira eta kontsumo-ondasunak %0,7 gutxitu dira ekainaren aldean kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %1,6 gutxitu direlako eta kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,4 gehitu direlako.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Industri Produkzioaren Indizeak urte batetik bestera bilakaera ezberdinak izan ditu hiru lurralde historikoetan: Araban eta Bizkaia %0,2 eta %0,8 hazi da, hurrenez hurren, indize hori eta Gipuzkoan %0,3 gutxitu dira.


2006ko ekainetik uztailera arteko tasak hiru lurraldeetan murriztu dira: Gipuzkoan %2,7, Araban %1,3 eta Bizkaian %0,3.


Taula: 2006ko Uztaila. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %0,2ko hazkunde-tasa izan du 2006ko uztailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JULIO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/09/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003875_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali