2006/08/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO EKAINA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %3,0ko hazkunde-tasa izan du 2006ko ekainean


Urteko lehenengo sei hilabeteetako hazkundea %4,5ekoa izan da, 2005eko aldi beraren aldean


EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2005eko ekainaren aldean %3,0 hazi da 2006ko ekainean. Urteko lehenengo sei hilabeteetako hazkundea %4,5ekoa izan da, 2005eko aldi beraren aldean.


2006ko ekainean, eta 2006ko maiatzaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %0,6 hazi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.





Iturria: Eustat




Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko ekaineko indizearen bilakaerak (2005eko ekainaren aldean) gehikuntzak izan ditu ia sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak %8,0 gehitu dira, energia %1,5, tarteko ondasunak %1,3 eta kontsumo-ondasunak %0,1; izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%1,0) gehikuntzaren ondorioz eman da. Aitzitik, kontsumo-ondasun iraunkorrak %1,7 gutxitu dira.


2006ko ekaineko hilabete arteko aldakuntzek (2006ko maiatzaren aldean) zeinu ezberdina izan dute industriako sektoreetan. Energia %4,3 gehitu da hil artean, ekipamenduko ondasunak %1,4 gehitu dira aurreko hilabetearen aldean, tarteko ondasunak %0,1; baina kontsumo-ondasunak %0,4 gutxitu dira maiatzaren aldean, kontsumo-ondasun iraunkorrak gutxitu egin direlako (-%1,9) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak gehitu egin direlako (%0,3).


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %5,4 gehitu da indizea, Bizkaian %2,0 eta Araban %0,8.


2006ko maiatzetik ekainera bitarteko tasak Gipuzkoan (%1,6) eta Araban (%1,6) gehitu egin dira baina Bizkaian %0,8 gutxitu..







Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %3,0ko hazkunde-tasa izan du 2006ko ekainean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/08/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003863_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali