2006/07/03ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO MAIATZA


Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %3,7ko hazkunde-tasa izan du 2006ko maiatzean


Urteko lehenengo bost hilabeteetako hazkundea %4,9koa izan da, 2005eko aldi beraren aldean



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2005eko maiatzaren aldean %3,7 hazi da 2006ko maiatzean. Urteko lehenengo bost hilabeteetako hazkundea %4,9koa izan da, 2005eko aldi beraren aldean.


2006ko maiatzean, eta 2006ko apirilaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %2,8 hazi da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.






Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko maiatzeko indizearen bilakaerak (2005eko maiatzaren aldean) gehikuntzak izan ditu sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak %5,6 gehitu dira, energia %5,1, tarteko ondasunak %3,1 eta kontsumo-ondasunak %1,4; izan ere, azken hauen gehikuntza kontsumo-ondasun iraunkorren (%0,7) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren (%1,8) gehikuntzaren ondorioz eman da.


2006ko maiatzeko hil arteko aldaketak, 2006ko apirilaren aldean, positiboak izan dira industriako sektore guztietan. Energia %4,3 gehitu da hil artean, ekipamenduko ondasunak %3,7 gehitu dira aurreko hilabetearen aldean, tarteko ondasunak %1,2 eta kontsumo-ondasunak %3,1 martxoaren aldean. Azken honen gehikuntza kontsumo-ondasun ez iraunkorrek (%3,3) eta kontsumo-ondasun iraunkorrek eragin dute (%2,8).


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak positiboak izan dira Bizkaian (%7,2) eta Gipuzkoan (%2,5), baina Araban %0,7 murriztu dira.


2006ko maiatzetik apirilera bitarteko tasak gehitu egin dira hiru lurraldeetan: Araban %3,8 gehitu dira hil artean, Bizkaian %3,2 eta Gipuzkoan %1,8.






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %3,7ko hazkunde-tasa izan du 2006ko maiatzean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
MAYO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/07/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003803_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali