2006-08-04ko prentsa-oharra

BARNE-MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2006ko 2. hiruhilekoa


Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %5,3 gehitu dira 2006ko bigarren hiruhilekoan


Handizkako merkataritzaren salmentek %6,3ko hazkunde nominala izan dute, eta txikizkako merkataritzaren salmentak %3,2 gehitu dira urteko eurotan


EUSTATen datuen arabera, 2006ko bigarren hiruhilekoko Barne-Merkataritzaren Indizeak %5,3ko urte arteko gehikuntza nominala izan du aurreko urteko aldi beraren aldean. Prezioen igoeraren eragina kenduta, urteko bigarren hiruhilekoan merkataritza-sektoreko salmentak %1,6 gehitu dira. 2006ko lehenengo hiruhilekoan pilatutako salmentek %7,0ko gehikuntza nominala eta %3,8ko hazkunde erreala izan dute.





Urteko bigarren hiruhilekoan handizkako merkataritzan %6,3 gehitu dira urte arteko salmentak, eta txikizkako merkataritzan %3,2 gehitu dira.


Handizkako sektorean, salmenta nominal handienak produktu erdilanduen eta txatarraren sektorean eman dira (%11,0). Gainerako produktuen salmentek hazkunde nominal neurrizkoagoak izan dituzte: makinaria eta tresneria (%3,6), nekazaritza-gaiak eta elikagaiak (%2,3) eta elikaduraz besteko kontsumo-gaiak (%1,9).


Txikizkako sektore espezializatuan, sektore hauetan eman dira salmenten gehikuntza handienak: pertsonen hornikuntzako produktuak (%10,1) eta elikagaiak (%6,4). Bestelako kontsumo ondasunen salmentak %3,3 gehitu dira eta etxeko ekipamenduen salmentak %6,5 gutxitu, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean betiere.


2006ko bigarren hiruhilekoan, azalera ertain eta handietako txikizkako merkataritzaren salmentak, balio nominaletan, %1,8 gehitu dira. Gehikuntza horretan gehien lagundu dutenak elikagaien salmentak (%2,0) eta gainerako produktuen %0,1eko gehikuntza izan dira.

Lurralde historikoka, Barne-Merkataritza Indizeak Araban izan du hazkunde nominal handiena (%6,6) eta gero Bizkaian, urte arteko %5,8ko hazkunde-tasarekin. Azkenik, Gipuzkoa kopuru neurrizkoagoarekin gelditu da, %3,8ko hazkunde nominalarekin alegia. Datu nominal hauek erreal bihurtuz gero, hurrengo emaitzak lortuko dira: merkataritzako salmentak %2,3 gehitu dira Araban, %2,2 Bizkaian eta %0,1 Gipuzkoan.


Bizkaian, handizkako sektoreko salmentek (%2,6) txikizkakoak (%1,4) baino bilakaera positiboagoa izan dute. Araban aurkakoa gertatu da, txikizkako merkataritzaren salmentak (%4,9) handizkakoarenak (%1,2) baino gehiago gehitu baitira. Horixe bera gertatu da Gipuzkoan: txikizkako salmentak %0,2 gehitu dira eta handizkakoak berdin mantendu dira. Datu horiek guztiak urte batetik bestera egon diren aldaketen balio errealak dira.


Bestalde, 2006ko bigarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorean lan egin duen pertsona kopurua %0,1 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: handizkako sektorean %0,3 gehitu da kopuru hori eta txikizkako merkataritzan ez da aldaketarik eman. Lurraldeka, sektore honetan urte arteko hazkunderik handiena Araban (%1,3) eman da, eta gero Gipuzkoan (%0,7). Baina Bizkaian urte arteko %0,5eko beherapena eman da.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Nerea Linaza
Tel:+34-945-01 75 05 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sektorearen salmentak %5,3 gehitu dira 2006ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003864_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali