2006/08/01eko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2006ko 2. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %3,2 hazi ziren 2006ko bigarren hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuaren salmentek %4,0ko urte arteko hazkundea izan zuten, eta espezializatu gabekoaren salmentek, berriz, %1,8koa


Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak %3,2an igo zituen 2006ko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hau, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, positiboa hori ere, %1,5ekoa, termino errealetan. Datu hauekin, 2006ko lehen seihilekoan txikizkako salmenten hazkunde nominala %4,7 izan zen, eta hazkunde erreala %3,1.


URTE ARTEKO HAZKUNDE-TASA ERREALAK. EUSKAL AE



Iturria: EUSTAT


Betiko txikizkako merkataritzak (espezializatua) salmenta nominalak %4,0 igo ditu 2006ko bigarren hiruhilekoan, 2005eko denboraldi beraren aldean. Igoera nominal hori %3,0ko hazkunde-tasa bihurtzen da termino errealetan.


Azalera handi eta ertainetako txikizkako merkataritza (espezializatu gabea) %1,8 igo da aurtengo bigarren hiruhilekoan, termino nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza -%1,6koa da, 2005eko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen hornikuntzako sektoreari dagokio. %10,1eko hazkunde nominala izan du; termino errealetan, %8,4koa. Elikagaien hazkundea ertaina izan da: %6,4koa termino nominaletan. Horrenbestez, tasa ere positiboa da, %2,5ekoa termino errealetan. Bestelako Kontsumo Ondasunen produktuen salmentak (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) %3,3ko hazkunde nominala izan zuen, txikiagoa beraz; produktu horien prezioen deflazio-efektuaren ondorioz, baina, termino errealetan, tasa hori %5,2 bihurtu zen. Etxearen hornikuntzako ondasunek jaitsiera izan dute: termino nominaletan, %6,5, eta urte arteko tasa, berriz, -%8,0 izan da termino errealetan.


Lurralde historikoetan, 2006ko bigarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Araban izan zen hazkunderik handiena, %7,6ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %11,1 hazi ziren, eta espezializatu gabekoarenak, %1,3.


Bizkaiak tarteko lurralde-bilakaera izan du (%3,1); merkataritza espezializatuko salmentak %4,1 hazi ziren eta espezializatu gabekoarenak %1,4.


Gipuzkoan eman zen txikizkako sektoreko urte arteko salmenten gehikuntzarik txikiena (%1,7), txikizkako merkataritza espezializatuaren gehikuntza %1,2koa eta %2,7ko gehikuntza espezializatu gabekoarena, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea %1,5 izan zen, aurreko urteko bigarren hiruhilekoaren batez bestekoaren aldean. Lurraldeka honelakoa izan zen: Bizkaian %2,2 gehitu zen, Gipuzkoan %1,2 eta Araban %0,3 gutxitu zen. Txikizkako merkataritza sektorean, 2006ko bigarren hiruhilekoan, pertsonal okupatua ez zen aldatu aurreko hiruhilekoaren aldean. Araban %1,2 igo zen, Gipuzkoan %1,0 igo zen eta Bizkaian %0,9 urritu zen.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %3,2 hazi ziren 2006ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/08/01
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003859_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali