HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal enpresen salmenta,...

2006/07/27ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA -IGI- Enpresak, 2006. urtea


Euskal enpresen salmenta, merkataritza elektronikoaren bidez, 5.008 milioi euro dira 2005. urtean, %16,1 gehitu ondoren.


Erosketak, bestalde, 2.372 milioi euro dira, denboraldi berean %17,9 hazi baitira.


Merkataritza elektronikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan, hazten ari da, bai kopuru ekonomikoetan bai parte hartzen duten enpresetan, EUSTATen datuen arabera. 2005ean sarearen bidez edo bestelako sistema elektronikoekin (EDI, datu elektronikoen elkartrukea...) egindako negozio zifra 5.008,1 milioi eurokoa izan zen salmenta elektronikoen aldetik, eta 2.371,7 milioikoa erosketei dagokienez.


Goiko horren arabera, iaz merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak %16,1 hazi ziren, urte horretan 4.311,8 milioi eurokoak izan ziren eta. Erosketa elektronikoek ere %17,9 egin zuten gora, 2004ko kopurua (2.012,5 milioi euro) gaindituta.


1. taula: Merkataritza elektronikoaren bidezko erosketak eta salmentak, lurraldearen, jardueraren eta langile kopuruaren arabera.



Iturria: Eustat


Balio absolutuetan, lurralde historikoen arabera, Araba nabarmentzen da salmentetan eta Bizkaia erosketetan. Jarduera adarren arabera, erosketa nahiz salmentetan industria nabarmentzen da gainerako sektoreen aldean. Enpresen tamainari dagokionez, 10 langile edo gehiagokoek erabili zuten sarrienik merkataritza elektronikoa.


Merkataritza elektronikoan diharduten euskal enpresen kopurua gehitzea erosketak egiten dituzten enpresen gehikuntzak ekarri du batez ere


Kopuru ekonomikoetan salmentek erosketak bikoizten dituzten arren, parte hartzean, produktuak bitarteko elektronikoen bidez erosten dituzten establezimenduen kopurua askozaz ere handiagoa da, eta horrela saltzen dituztenek baino gehikuntza handiagoak lortzen dituzte.

Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduak 2004ko %7,7tik %10,5era igo ziren 2005ean. Gehikuntza horren arrazoia da bitarteko elektronikoekin erosten duten enpresen kopuruak gora egin duela, haien %9,6 baitira, eta bitarteko berberekin salmentak egiten dituzten enpresak ere gora egin dutela, neurri txikiagoan bada ere, guztien %1,9 izanik; gehikuntza, beraz, ehuneko 2,7 eta 0,2 puntu izan da, hurrenez hurren.


2. taula: Merkataritza elektronikoa egiten duten establezimenduen bilakaera. %



Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritza elektronikoan diharduten establezimenduak 19.500 inguru dira. Establezimendu horiek modu elektronikoan egiten dituzten erosketak euren erosketa guztien %15,5 dira. Salmentak, berriz, salmenta guztien %24,6 dira.


Gainera, tamaina kontuan izanik, 10 langile edo gehiagoko enpresen artean, %19,5ak merkataritza elektronikoa egiten dute, 2005ean %5,9ko hazkunde handia gertatu ondoren. Atal honetan, halaber, erosketa elektronikoak egiten dituztenek (%17,3) eragin dute aipatu gehikuntza, hauen kopurua %6,1 gehitu baita aurreko urtearen aldean. Gehikuntza txikiagoa izan arren, salmenta elektronikoak egin dituztenek ere (%5,1) izan dute zerikusirik gehikuntza horretan, aurreko urtean baino %0,9k gehiagok saldu zuten bide hori erabiliz.


1.- grafikoa: Salmentak, bezero motaren arabera, 2005ean (%)


Iturria: Eustat


2005ean merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak izan dituen bezero motari dagokionez, salmenta elektroniko guztien %86,9 beste enpresa batzuentzat izan da (B2B izeneko merkataritza), %11,9 kontsumitzaile partikularrentzat izan da (B2C) eta gainerako %1,2 beste bezero batzuetarako izan da, esate baterako, administrazio publikoentzat (B2G).


Erosketa elektronikoak egiteko bitartekoei dagokienez, %33,4 EDIren eta beste sare batzuen bidez egin dira, %26,0 norberaren webgunearen bidez eta gainerakoa (%40,6) posta elektronikoaren bidez. Salmenta elektronikorik gehienak, bestalde, EDI eta beste sare batzuen bidez egin dira (%53,1), norberaren webgunearen bidez (%31,1) eta posta elektronikoaren bidez (%15,8).


2. grafikoa: Merkataritza elektronikoa, salbidearen arabera, 2005ean (%).



Iturria: Eustat


Azkenik, bezeroen kokalekuaren arabera, sarearen bidez eginiko salmenten banaketa hauxe da: guztira fakturatutakoaren %43,0 Europako Batasunerako da, %30,4 Estaturako, %24,5 Euskal Autonomia Erkidegorako, eta %2,1 munduko gainerako lekuetarako.


Erosketei dagokienez, enpresek orain erosketa elektronikoen lehen jatorri gisa (guztien %42,0) Espainiako Estatua deklaratzen dute. Gero, %33,3, EAE, eta gainerakoak EB-tik datoz (%21,6) eta munduko gainerako lekuetatik (%3,1).


3. grafikoa: Erosketa eta salmenta elektronikoak: non erosi den eta nora saldu den 2005en (%)



Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: José Miguel Escalada
Tel:+34-945-01 75 07 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal enpresen salmenta, merkataritza elektronikoaren bidez, 5.008 milioi euro dira 2005. urtean, %16,1 gehitu ondoren.

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2006/07/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003853_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali