2006/09/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO ABUZTUA



Industriako prezioak %0,2 igo dira 2006ko abuztuan


Industriako prezioen urte arteko igoera (2005eko abuztutik 2006ko abuztura) %5,7koa izan da.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioek %0,2ko hazkundea izan zuten 2006ko abuztuan. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen abuztuko urte arteko tasak %5,7ko hazkundea izan du. Industriako prezioak %5,2 gehitu dira 2006ko lehenengo zortzi hilabeteetan, 2005eko abenduaren aldean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera




(*) 2006ko abuztuko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko abuztuan, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten arloak: “Ehungintza eta jantzigintza” (%4,2), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%3,0), “metalurgia eta gai metalikoak” (%0,7) eta “papera, argitalpenak eta arte grafikoak” (%0,5). Aitzitik, prezioetan beherakadak izan dituzten sektoreak hauexek izan dira: “petrolioaren birfinketa” (-%2,2), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (-%1,6) eta “zuraren industria” (-%0,1).


2005eko abuztutik 2006ko abuztura arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta ura” (%22,9), “metalurgia eta gai metalikoak” (%10,0), “ehungintza eta jantzigintza” (%7,2), “petrolioaren birfinketa” (%5,6) eta “papera, argitalpenak eta arte grafikoak” (%5,0). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “garraio-materiala” (-%2,6), “material elektrikoa” (%0,3), “zuraren industria” (%0,9) eta “beste manufaktura batzuk” (%1,3).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek abuztuan izan duten bilakaerak gorako joera izan du, aurreko hilabetearen aldean; salbuespen bakarra energiaren prezioak izan dira, %0,7 jaitsi baitira. Tarteko ondasunen prezioak %0,6 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %0,1 igo dira eta kontsumo-ondasunen prezioak %0,2 igo dira. Hain zuzen, azken hauen igoera kontsumo-ondasun ez iraunkorren hazkundeak eragin du (%0,4); kontsumo-ondasun iraunkorrek ordea ez dute aldaketarik izan abuztuan (%0,0).


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina denak positiboak. Energiaren prezioak %10,4 igo dira, tarteko ondasunenak %7,6, ekipamenduko ondasunenak %1,0 eta kontsumo-ondasunenak %3,0. Azken hauen artean, %4,3 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,5 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.



Iturria: EUSTAT



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioak %0,2 igo dira 2006ko abuztuan

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003899_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali