2006/09/18ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA. FAMILIAK, 2006. urteko 2. hiruhilekoa



Interneten erabiltzaile kopurua %9,2 gehitu da 2006ko lehen seihilekoan


Interneten hiru erabiltzailetik bi emakumeak dira


Euskal Autonomia Erkidegoko internauta kopurua 63.900 pertsonatan gehitu da, %9,2, 2006ko bigarren hiruhilekoan. Internetek 755.100 erabiltzaile ditu beraz, 2005eko laugarren hiruhilekoan baino %3,4 gehiago, Eustaten datuen arabera. Sareko erabilera honekin, azken hiru hilabeteetan Interneten sartu diren 15 urtetik gorako pertsonen kopurua biztanle guztien %41eraino iritsi da.


Internauten kopuruaren gorakada hau batez ere emakumeek, 25 eta 34 urte arteko pertsonek eta okupatuek ekarri dute. Batetik, okupatuen kolektiboa da internauten zentsuan kide gehien ekarri duena: 47.600 pertsona. Bestalde, 25 eta 34 urte arteko 21.400 erabiltzaile gehiago dago. Gainera, Interneten hiru erabiltzaile berri bakoitzetik bi (%67 alegia) emakumeak dira. Beraz, generoen arteko aldea %7,8tik %5,7ra jaitsi da.


15 urteko edo gehiagoko biztanleriaren bilakaera, etxean informazio- eta komunikazio-ekipamenduak erabiltzeko aukeraren arabera hiruhilabeteka. 1999-2006. %



Iturria: EUSTAT


Lurralde historikoen araberako bilakaerari dagokionez, eta azken seihilekoan Interneten konexioek etxeetan izan duten hazkundearekin batera, erabiltzaile kopurua nabarmen igo da Bizkaian, hiru erabiltzaile berri bakoitzetik bi bizkaitarrak baitira. Halere, oraindik ere Gipuzkoa da erabiltzaile tasetako buru, %42,3arekin, eta 2,1 puntutako hazkundearekin. Gero Araba dator, %42,1arekin eta 3,9 puntuko hazkundearekin. Bizkaian internauten hazkundea %4koa izan da; beraz, tasarik txikiena du oraindik ere: %39,9.


Internautak batez ere etxetik sartzen dira Interneten


Interneten etxetik sartzen diren pertsonen portzentajea (guztien %75,8) estatu osoko handienetakoa da. Halere, 2006ko bigarren hiruhileko honetan hazkundearen erritmoa egonkor mantendu da. Internet erabiltzeko bigarren lekua lantokia da, %43,8rekin.


Interneten nabigatzeko euskara erabiltzen duten internauten portzentajea %2 puntutan igo da 2006ko bigarren hiruhilekoan


2005eko laugarren hiruhilekoan Interneten euskaraz internauten %20ak nabigatzen zuen; 2006ko lehen hiruhilekoan portzentaje hori %22raino igo da. Interneten mugitzeko 166.100 internautek erabiltzen dute euskara.


Azken konexioaren batez besteko erabilera 2 minutu baino gehixeago luzatu da: 2005eko laugarren hiruhilekoan 46 minutukoa izatetik 2006ko bigarren hiruhilekoan 48,2 minutukoa izatera igaro da.


Internet bidez erosketak egiten dituen internauta kopurua egonkor mantentzen da


Internauten %20,9ak, hau da, 157.600 pertsonak, erosketaren bat egin dute Internet bidez 2006ko bigarren hiruhilekoan, hau da, 2005eko laugarren hiruhilekoan baino 300 pertsona gutxiagok. Horrenbestez, laugarren hiruhilekoaren aldean, gutxipen txiki bat dago Internet bidez erosketak egiten dituzten internauten portzentajean. Gutxipen horren kausa, besteak beste, aldagai honen estazionalitatea izan daiteke. Aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuta, 13.100 pertsonako gehikuntza izan da. Beraz, sarearen bidez erosketak egiten dituzten interneten erabiltzaileen portzentajea %0,2 igo da.


2006ko bigarren hiruhilekoan IKT ekipamenduen erabilerak (hala nola, ordenagailu pertsonala, Internet eta sakelako telefonoa) gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan.


Informazioaren eta komunikazioaren gero eta teknologia gehiago dago EAEko etxeetan. Euskal familien erdiak (%51,5ak) ordenagailua dauka etxean. Era berean, 15 urte edo gehiagoko pertsonen artean %61,3ak dauka ordenagailua Euskal Autonomia Erkidegoan. 2005eko laugarren hiruhilekoaren aldean %1,2 gehitu da portzentajea.


21.200 familia gehiago sar daitezke Internetera etxetik, 2005eko laugarren hiruhilekoan baino %7,4 gehiago eta aurreko urteko hiruhileko berean baino %13,1 gehiago. Era berean, etxetik interneten sar daitezkeen 15 urte edo gehiagoko biztanleria 54.800 pertsonatan hazi da 2006ko lehen seihilekoan (%2,9). Beraz, Interneten etxetik sar daitezkeen pertsonak 884.000 izan dira. Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoan %48ak etxean ekipamendu hori dauka dagoeneko.


Etxean sakelako telefonoaren eskuragarritasunak hazten jarraitzen du. 2006ko bigarren hiruhilekoan 18.300 balizko erabiltzaile berri daude, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoan bizi diren 15 urte edo gehiagoko pertsonen %89,4ak ekipamendu hau dauka. Arabarrak dira Euskal Autonomia Erkidegoan sakelako telefonoa gehien daukatenak, batez bestez: %91,5. Bigarrenak bizkaitarrak dira (%89,7) eta gipuzkoarrak azkenak (%87,8).


Familiak eta biztanleria, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietako ekipamenduen arabera



Iturria: EUSTAT





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel:+34-945-01 75 36 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Interneten erabiltzaile kopurua %9,2 gehitu da 2006ko lehen seihilekoan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Familiak
Eragiketa kodea : 
220122
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
ENCUESTA SOBRE LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN-FAMILIAS 2º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/09/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003886_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali