HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Jaiotzen kopurua mantendu...

2006/12/15eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE), 2006ko 2. hiruhilekoa



Jaiotzen kopurua mantendu egin zen 2006ko bigarren hiruhilekoan



4.986 ume jaio ziren 2006ko bigarren hiruhilekoan eta erdia baino gehiago lehenengo seme-alabak izan ziren



EUSTATek egindako Jaiotzen Estatistikako 2006ko bigarren hiruhilekoko datuetan, 4.986 jaio jaso ziren, hots, iazko aldi berean izandakoen ia kopuru bera. Lurraldez lurralde, Araban 736 ume jaio ziren, Bizkaian 2.536, eta Gipuzkoan 1.714.


Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2006ko bigarren hiruhilekoan jaioen erdiak baino gehiago, hots, 2.769 ume, lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.869 ume (%37,5) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak %7ra iritsi ziren. Bizkaian (%42,2), bigarren eta ondorengo seme-alaben kopurua Euskal AEko batez bestekoa (%44,5) baino txikiagoa izan zen, eta hori herrialde historiko horretan baino ez zen gertatu. Aitzitik, Araban eta Gipuzkoan ehuneko hori gainditu egin zen, %45,7ko eta %47,3ko ehunekoak izan baitzituzten, hurrez hurren.



Lau jaiotzatik hirutan amak 30 urtetik gora ditu



Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, oraindik ere nagusi da 30-34 urteko amen taldea. Beraiek izan ziren, bigarren hiruhilekoan ere erditu zirenen ia erdiak. Ondoren, goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (%26) eta 25-29ko taldea beherago geratu da, erditzeen %17,8 ekarri baititu. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5,8 dira, eta 40 urtez gorakoen taldeak, berriz, jaiotzen % 3,9 besterik ez du ekarri.



Ezkontzaz kanpo jaioek guztizkoaren %22,3 hartu zuten, eta puntu erdi igo ziren 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Bizkaia (%23,3) izan zen Euskal AEko kopuru orokorra baino handiagoa izan zuen lurralde bakarra. Araban eta Gipuzkoan ehunekoak pixka bat txikiagoak dira, %20,4 eta %21,6 hurrenez hurren. Talde horren erditze-adina haurrak eduki dituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, ama ezkongabeen %16,9 14 eta 24 urte bitartekoak baitziren.


1. taula: Bizirik jaioak Euskal AEn. Taula konparatiboa.



1. grafikoa: Jaiotzen hilez hileko mugimendua.



Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Fax:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Jaiotzen kopurua mantendu egin zen 2006ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/12/15
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/18
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003889_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali