2006/07/18ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2006ko bigarren hiruhilekoa



Lanean dagoen biztanle kopurua egonkor mantentzen da eta langabezia-tasa hamarren batzuk gutxitu da 2006ko 2. hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan



Langabezia-tasa %4,2ra jaitsi da, hiru lurraldeetan jaitsi da


Euskal Autonomia Erkidegoan 942.500 okupatu daude, ia duela hiru hilabeteko kopuru bera beraz. Generoari dagokionez, emakumeen kasuan bakarrik egin du egoerak hoberantz; aurreko hiruhilekoan baino 1.900 okupatu gehiago egon dira. Gizonezkoen artean, ostera, 2.000 okupatu gutxiago dago. Lurraldeka, soilik gehitu da okupatuen kopurua Araban (1.400 enplegu garbi gehiago); Gipuzkoan 1.000 enplegu gutxiago egon da eta, azkenik, Bizkaian 500 enplegu gutxiago, EUSTATen datuen arabera.


Biztanleria okupatuaren joera 1985etik. Euskal Autonomia Erkidegoa. (Milakotan)



Iturria: EUSTAT


Eraikuntzak eta industriak okupatu gehiago izan ditu; aitzitik zerbitzuetan enplegu gutxiago egon da eta nekazaritzan ia ez da aldaketarik eman.


2006ko lehenengo hiruhilekoari dagokionez, azpimarratzekoa da eraikuntzan okupatu kopurua gehitu egin dela: 4.000 langile gehiagoarekin. Industrian, 3.700 langile gehiago izan da, sei hiruhilekotan zehar okupatu kopurua gutxitzen egon ondoren enplegu garbia sortuz. Nekazaritzan 300 langile gutxiago dago eta zerbitzuetan 7.600 gehiago.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) %65,6 da, duela hiru hilabeteko bera alegia. Tasa hau, gizonezkoetan, %74,5 da, eta emakumezkoentzat, berriz, %56,5 baino ez.


Lurralde historikoka, okupazio-tasa altuena Gipuzkoan eman zen (%69) nahiz eta bi hamarren gutxitu den; gero Araban eman zen tasa altuena (%68,2) hiru hamarren gehituz; Bizkaiak tasarik txikiena du (%62,9), aurreko hiruhilekoko bera.


Zenbatespenen arabera, 2006ko bigarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoko 785.700 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak. 10 etxetik 6 baino gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 8.700 gehiago hain zuzen ere.


Langabezia-tasa %5etik behera dago


Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2006ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa bederatzi hamarren gutxitu da aurreko hiruhilekoaren aldean; beraz, tasa %4,2koa izan da 9.200 langabetu gutxiagorekin.


2006ko lehenengo hiruhilekoari dagokionez, okupatutako eta langabetutako biztanleriaren bilakaerak ikusita, aktibotasun-tasa puntu erdi gutxitu da eta %54an jarri da 2006ko bigarren hiruhilekoan.


Bai emakumeen bai gizonen langabezia-tasa jaitsi egin dira


Emakumeen langabezia-tasa %4,5era jaitsi da (ehuneko bat gutxiago) eta gizonena zortzi hamarren gutxitu da. Gazteen langabezia-tasa %5,9ra jaitsi da; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 3.700 gazte aktibo inguru langabezian gelditu dira.


19.100 emakume daude langabezian, 4.300 gutxiago alegia. Era berean, gizonen artean, azken hiruhilekoan 4.900 pertsona lanean hasi dira; orain 22.100 daude langabezian.


Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa, 2006ko lehenengo hiruhilekoan, euroaren eremuko herrialdeetakoa baino %3,7 txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2006ko maiatzean, eremu hartan, langabezia-tasa %7,9 zen. Europar Batasuneko tasa %8,2ra jaitsi da, 25 herrialdeak kontuan izanik.


Hiru lurralde historikoetako langabezia-tasak jaitsi dira


Langabetu-kopurua bigarren hiruhileko honetan 41.200 dela uste da, hau da, orain dela hiru hilabete baino 9.200 pertsona gutxiago. Lan bila ari diren, bilaketako kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Lurralde historikoka, Araban 5.100 langabetu daude, hau da, 1.500 pertsona gutxiago eta tasa %3,5ra jaitsiz. Bizkaian 26.200 langabetu daude, duela hiru hilabete baino 6.600 gutxiago, baina oraindik tasa txarrena du (%5,1); Gipuzkoan, duela hiru hilabete baino 1.000 pertsona inguru gutxiago dago langabezian eta lurralde horrek du tasarik onena (%3,1).


Azken urtean zerbitzuen sektoreak 17.800 lanpostu garbi sortu ditu


Biztanleria okupatuak gora egin du azken hamabi hilabeteetan; 12.300 pertsona gehiago dira, hau da, %1,3 gehiago. Emakumeen kasuan okupazio-tasa ehuneko 3 puntu igo da, eta gizonen kasuan zortzi hamarren baino gehiago jaitsi da. Hiru lurralde historikoetan gehitu da okupazio-tasa: Gipuzkoan 1,3 puntu, Bizkaian puntu bat eta Araban %0,9, 2005eko bigarren hiruhilekoaren aldean.


Azken urtean, zerbitzuen sektorean 17.800 enplegu garbi sortu dira; aitzitik, industrian, enpleguak galtzen dira oraindik 7.500 langile gutxiago dagoelako.


Langabezia-tasa ehuneko 1,7 puntu jaitsi da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan


Langabezia-tasa %1,7 jaitsi da azken urtean (%5,9tik %4,2ra); beraz, 17.500 pertsona hasi dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoan urtean zehar. Azken hamabi urteetan hiru lurraldeetan jaitsi da langabezia-tasa: Bizkaian %2,5 baino gutxiago jaitsi da, Gipuzkoan %1,1 baino gutxiago eta Araban hiru hamarren.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)



*p.p. = Aldea, ehunekotan.

Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tel:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dagoen biztanle kopurua egonkor mantentzen da eta langabezia-tasa hamarren batzuk gutxitu da 2006ko 2. hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003826_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali