2006/07/31ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA (EKI), 2006KO EKAINA



Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko ekainean



Azken hamabi hilabeteetan (2005eko ekainetik 2006ko ekainera) eraikuntzaren kostuak %4,4 igo dira.


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikuntzaren kostuen indizeak %0,3ko igoera izan zuen 2006ko ekainean, aurreko hilabetearen aldean; horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %4,4raino igo zen. Aurreko urteko abenduaren aldean, %4,5 igo da.


Urte arteko aldakintza-tasak, 1997-2006




Iturria: EUSTAT


2006ko ekainean laneskuaren kostuak ez du inolako aldaketarik izan (%0,0), aitzitik lehengaien kostuek %0,5eko igoera izan dute.


Eraikuntzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek antzeko bilakaera izan dute: eraikuntzak %0,5eko igoera izan du aurreko hilabetearen aldean, eta Obra Zibilerako lehengaien kostuek %0,4koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran argi ikusten da antzeko ibilbideak izan dituztela: eraikuntzako lehengaien kostuak %4,0 gehitu ziren, eta obra zibilekoak %3,8.


Ekainean, prezioen hazkunde handienak, besteak beste, ondoko hauetan kontsumitutako lehengaietan eman dira: asfaltozko produktuak (%4,4), burdina eta altzairua (%1,9), metalezko tutueriak (%1,3) eta energia elektrikoa (%1,0). Ondoko hauetako lehengaien prezioak, berriz, gutxitu egin dira, besteak beste: olioak eta koipeak (%-1,0), beira (%-0,7), zementu artifiziala (%-0,2) eta erauzketa-agregakinak (%-0,1).


Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan zituztenak ondokoak izan ziren: asfaltozko produktuak (%19,4), energia elektrikoa (%18,3), petrolioaren eratorriak (%13,4), burdina eta altzairua (%9,6) eta lehergailuak eta gasak (%7,2). Bestalde, ondoko hauen lehengaien urte arteko prezioak (2005eko ekainetik 2006ko ekainera) murriztu egin dira: karea, igeltsua eta eskaiola (%-0,5) eta zeramika-produktuak (%-0,1).


ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE / DATU AURRERAPENA. 2006ko EKAINA.



Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 igo ziren 2006ko ekainean

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
JUNIO DE 2006
Eguneratze data : 
2006/07/31
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/27
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003857_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali