2006/10/19ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETHI), 2006KO IRAILA


2006ko irailean %10 bidaiari gehiago etorri dira eta %11 gau gehiago igaro dituzte



Uztailean, abuztuan eta irailean 2005eko denboraldi berean baino 51.000 bidaiari gehiago etorri dira. Beraz, %9ko igoera egon da.



EUSTATen datuen arabera, 2006ko irailean 192.349 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 17.500 gehiagok eta, horrenbestez, %10eko gehikuntza izan da. Hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: 2005eko iraileko datuekin alderatuta Araban %6 gehitu da bidaiarien kopurua, Bizkaian %12 eta Gipuzkoan %10.


Estatuko bidaiarien sarrerak %13 gehitu dira eta atzerritik etorritako bidaiarien sarrerak %4 gehitu dira. Estatuko nahiz atzerriko bidaiari gehiago etorri da hiru lurraldeetara: Araban %7 gehitu da Estatutik etorritako bidaiari kopurua eta %1 atzerritik etorritakoena, Bizkaian %15 eta %6 gehitu dira hurrenez hurren kopuru horiek eta Gipuzkoan %14 eta %2.


Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, Katalunia, Andaluzia, Valentzia, Asturias, Kantabria eta EAEtik etorritakoen kopurua gehitu da baina Madrildik etorritakoen kopurua gutxitu egin da. Atzerritarren artean gehitu egin da Belgikatik, Portugaldik, Europako gainerako herrialdeetatik eta beste herrialde batzuetatik etorri diren bidaiarien kopurua; aitzitik, gutxitu egin da, besteak beste, Frantzia, Suedia eta Finlandiatik etorritakoena.


2006ko irailean 372.785 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko irailaren aldean gaua igaro dutenen kopurua %11 gehitu da, guztira 38.000 gau baino gehiago igaro baitituzte. Gaualdiek bilakaera positiboa izan dute urte batetik bestera Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan: Bizkaian %13 igo dira, Araban %12 eta Gipuzkoan %10.


Batez besteko egonaldiaren iraupena %2 luzatu da 2006ko irailean Euskal Autonomia Erkidego osoan, 1,91 egunetik 1,94 egunera luzatu da.


Plazen okupazioa %1 murriztu da eta logelen okupazio maila %3 murriztu da 2005eko irailaren aldean. Plazen okupazio maila %55,14tik %54,37ra jaitsi da; logelen okupazio maila %66,75etik %65,00era igo da. Galera hau batez ere Bizkaian gertatu da.


Uztailean, abuztuan eta irailean Euskal Autonomia Erkidegoan %9 bidaiari gehiago sartu dira 2005eko denboraldi beraren aldean, hau da, 51.000 gehiago: Bizkaian gehikuntza %12koa izan da, Araban %10ekoa eta Gipuzkoan %5ekoa. Gaualdiak ere gehitu egin dira denboraldi honetan (%10); aurreko urtean baino 120.000 gaualdi gehiago izan dira. Gaualdiak hiru lurraldeetan igo dira. Batez besteko egonaldia %1 gehitu da eta okupazio maila egonkor mantendu da udako hiru hilabete horietan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.




NEKAZALTURISMOA


2006ko irailean bidaiarien sarrerak %12 gehitu dira, eta gaueko egonaldiak %29


Irailean 10.471 bidaiari izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan, hots, aurreko urteko hilabete berean baino %12 gehiago. Bidaiari kopurua %36 gehitu da Bizkaian eta %5 Gipuzkoan; Araban, aldiz, %7 gutxitu da. Estatuko bidaiariak, Euskal Autonomia Erkidegoan, %11 gehiago izan dira, eta atzerritik etorritakoak %21.

2006ko irailean, guztira, 30.469 gau igaro dira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazalturismoetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean %29 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %3, Bizkaian %49 eta Gipuzkoan %26.


Bidaiari bakoitzaren batez besteko egonaldiak luzatu egin dira; iaz 2,52 egun izan ziren eta aurtengo irailean 2,91.


Plazen okupazioa gehitu egin da (%11) eta logelen okupazioa ere bai (%17).


2006ko uztailean, abuztuan eta irailean nekazalturismoan %10 bidaiari gehiago sartu dira, aurreko urteko hilabete berberen aldean; hau da, ia 3.000 bidaiari baino gehiago. Gaualdiek, berriz, %18ko igoera izan dute, Euskal Autonomia Lurralde guztietan igoaz: Bizkaian %26, Gipuzkoan %17 eta Araban %6.




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko irailean %10 bidaiari gehiago etorri dira eta %11 gau gehiago igaro dituzte

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/10/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003966_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali