2006/11/02ko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI), 2006KO IRAILA



Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %3,1eko hazkunde-tasa izan du 2006ko irailean


Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako hazkundea %4,2koa izan da, 2005eko aldi beraren aldean



EUSTATen datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa 2005eko otsailaren aldean %3,1 hazi da 2006ko irailean. Urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako hazkundea %4,2koa izan da, 2005eko aldi beraren aldean.


2006ko irailean, eta 2006ko abuztuaren aldean, Euskal Autonomia Erkidegoko industri produkzioa %3,2 murriztu da baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko hazkunde zuzendua, hiruhilabeteka



Iturria: Eustat


Sektoreen araberako bilakaera


Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienen sailkapena kontuan hartuta, 2006ko iraileko indizearen bilakaerak (2005eko irailaren aldean) zeinu ezberdineko aldaketak izan ditu sektore guztietan: ekipamenduko ondasunak %5,9 hazi dira, tarteko ondasunak %3,1 gehitu dira eta energia %4,9 gehitu da; baina kontsumoko ondasunak %4,7 murriztu dira, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek eta kontsumo-ondasun iraunkorrek izandako beherapenen ondorioz (%-6,5 eta %-1,3 hurrenez hurren).


2006ko iraileko hilabete arteko aldakuntzek (2006ko abuztuaren aldean) zeinu ezberdina izan dute industriako sektoreetan. ekipamenduko ondasunak %8,2 murriztu dira hilabete artean, tarteko ondasunak %0,6 gehitu dira aurreko hilaren aldean, energia %3,3 gehitu da eta kontsumoko ondasunak %1,1 murriztu dira abuztukoen aldean, kontsumo-ondasun iraunkorrak %-1,2 gutxitu direlako eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %-1,0 gehitu direlako.


Lurralde Historikoen araberako bilakaera


Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak ezberdinak izan dira hiru lurraldeetan: Araban %1,0 murriztu da, Bizkaian %5,4 gehitu da eta Gipuzkoan %3,0 gehitu da.


2006ko abuztutik irailera lurraldeetan tasa hauen izan dira: Araban %9,2 murriztu da tasa, Gipuzkoan %3,4 murriztu da eta Bizkaian %0,2 gehitu.


Taula: 2006ko Iraila. Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Produkzioaren Indizearen aldaketa-tasak (%)



(1) t urteko urtarriletik azken hilera arte metatutako aldiaren urtetik urterako aldaketa-tasa da, t-1 urteko aldi berberaren aldean.

Iturria: Eustat



Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduerak urte arteko %3,1eko hazkunde-tasa izan du 2006ko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
SETIEMBRE DE 2006
Eguneratze data : 
2006/11/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003978_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali