2006/11/03ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (TMI), 2006ko 3. hiruhilekoa



Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %6,6 gehitu ziren 2006ko hirugarren hiruhilekoan



Merkataritza espezializatuaren salmentek %8,6ko urte arteko hazkundea izan zuten, eta espezializatu gabekoaren salmentek, berriz, %3,0koa


Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektoreak salmenta nominalak %6,6an igo zituen 2006ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean, Eustatek emandako datuen arabera. Hazkunde nominal hau, prezioen igoeraren ondorioa kenduta, urte arteko bilakaera-tasa bihurtu da, positiboa hori ere, %4,2koa, termino errealetan. Datu hauekin, 2006ko lehenengo hiru hiruhilekoetan txikizkako salmenten hazkunde nominala %5,5 izan zen, eta hazkunde erreala %3,7.


Urte arteko hazkunde-tasa errealak. Euskal AE



Iturria: EUSTAT


Betiko txikizkako merkataritzak (espezializatua) salmenta nominalak %8,6 igo ditu 2006ko hirugarren hiruhilekoan, 2005eko denboraldi beraren aldean. Igoera nominal hori %6,9ko hazkunde-tasa bihurtzen da termino errealetan.


Azalera handi eta ertainetako txikizkako merkataritza (espezializatu gabea) %3,0 igo da aurtengo hirugarren hiruhilekoan, termino nominaletan. Urte arteko tasa errealaren aldakuntza %-1,0koa da, 2005eko hiruhileko beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuan, urte arteko hazkundeko tasarik handiena pertsonen ekipamenduaren sektoreari dagokio; %15,6ko hazkunde nominala izan du eta termino errealetan %14,6ko tasa. Etxearen hornikuntzako produktuek %9,3ko hazkunde nominala eta %6,3ko hazkunde erreala izan dute. Elikagaiek hazkunde txikia izan dute: %2,3koa termino nominaletan. Horrenbestez, tasa ere negatiboa da, %-2,6koa termino errealetan. Bestelako Kontsumo Ondasunen produktuen salmentek (kirolak, jolasak, optikak eta liburu-dendak, besteak beste) hazkunde nominal neurrizkoagoa izan zuten, %0,2koa, eta hazkunde errealak ez zuen aldaketarik izan (%0,0).


Lurralde historikoetan, 2006ko hirugarren hiruhilekoan, txikizkako sektoreko salmenta nominaletan Araban izan zen hazkunderik handiena, %11,8ko urte arteko gehikuntzarekin. Txikizkako merkataritza espezializatuko salmentak %17,9 hazi ziren, eta espezializatu gabekoarenak, %1,4.


Bizkaiak tarteko lurralde-bilakaera izan du (%6,5); merkataritza espezializatuko salmentak %8,0 hazi ziren eta espezializatu gabekoarenak %4,0.


Gipuzkoan eman zen txikizkako sektoreko urte arteko salmenten gehikuntzarik txikiena (%4,6), txikizkako merkataritza espezializatuaren gehikuntza %6,1ekoa izan zen eta %2,0koa espezializatu gabekoarena, betiere urte arteko aldakuntza nominaleko terminoetan.


Txikizkako merkataritza sektorean enpleguaren hazkundea %0,7 izan zen, aurtengo bigarren hiruhilekoaren aldean. Lurraldeka honelakoa izan zen: Gipuzkoan %2,7 hazi zen eta Araban %0,3 baina Bizkaian %0,5 gutxitu zen. Txikizkako merkataritza sektorean langile kopurua %1,3 gehitu zen hiru lurralde historikoetan eta aurreko urteko aldi bereko batez bestekoaren aldean: Bizkaian %1,7 gehitu zen eta Gipuzkoan eta Araban %0,8.





Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx
 

Top
Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak %6,6 gehitu ziren 2006ko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/11/03
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003979_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali