2006/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA (IPRI), 2006KO IRAILA



Industriako prezioek %0,6ko beherakada izan dute 2006ko irailean


2005eko irailetik 2006ko irailera %4,5 igo dira industriako prezioak


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko industriako prezioak %0,6 jaitsi dira 2006ko irailean. Datu horien arabera, gainera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen iraileko urte arteko tasak %4,5eko hazkundea izan du. Industriako prezioak %4,5 gehitu dira 2006ko lehenengo bederatzi hilabeteetan, 2005eko abenduaren aldean.


Euskal Autonomia Erkidegoko Industriako Prezioen Indizeak izan dituen ehunekoen bilakaera



(*) 2006ko iraileko urte arteko hazkundea

Iturria: EUSTAT


Sektore-azterketa xehekatuenak erakutsi bezala 2006ko irailean, eta aurreko hilabetearen aldean, hauexek izan dira inflazio handiena izan duten adarrak: “mineral metaliko eta ez metalikoak” (%1,6), “metalurgia eta gai metalikoak” (%1,5), “ehungintza eta joskintza” (%1,0) eta “material elektrikoa” (%0,5). Aitzitik, prezioak jaitsi egin dira hurrengo sektoreetan: “petrolioaren birfinketa” (%-9,9), “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%-2,4), “industria kimikoa” (%-0,7), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%-0,4) eta “garraio-materiala” (%-0,1).


2005eko irailetik 2006ko irailera arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “energia elektrikoa, gasa eta ura” (%23,7), “metalurgia eta gai metalikoak” (%11,4), “ehungintza eta jantzigintza” (%8,0), “larruaren eta oinetakoen industria” (%4,8), “papera, edizioa eta arte grafikoak” (%4,2) eta “kautxua eta plastikoa (%4,2). Baina prezioen beherapenak edo hazkunde txikiagoak izan dituzte ondoko sektoreek: “petrolioaren birfinketa” (%-9,4), “garraio-materiala” (%-2,6), “material elektrikoa” (%-0,1), “zuraren industria” (%1,1), “mineral metalikoak eta ez-metalikoak” (%1,2) eta “beste manufaktura batzuk” (%1,4).


Xede ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenari jarraituz, sektore garrantzitsuenen prezioek irailean (eta aurreko hilaren aldean) izan duten bilakaerak ibilbide ezberdina izan du horietariko bakoitzean: tarteko ondasunen prezioak %1,0 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %0,2 igo dira baina kontsumo-ondasunen prezioak ez dira aldatu (%0,0). Hain zuzen, azken hauen mantentzearen eragile izan dira kontsumo-ondasun iraunkorren hazkundea (%0,1) eta kontsumo-ondasun ez iraunkorren iraileko beherapena (%0,1). Energiak %7,6ko beherapena izan du.


Ondasun talde garrantzitsu hauen prezioen bilakaerek urtetik urtera gero eta ezberdintasun nabarmenagoak izan dituzte, baina denak positiboak; salbuespen bakarra energia da, honek %0,7ko beherapena izan baitu. Tarteko ondasunen prezioak %8,5 igo dira, ekipamenduko ondasunenak %1,2 eta kontsumo-ondasunenak %3,0. Azken hauen artean %4,4 igo dira kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak eta %0,6 kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak.




Iturria: EUSTAT


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Industriako prezioek %0,6ko beherakada izan dute 2006ko irailean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003971_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali