2006/10/20ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA), 2006ko 3. hiruhilekoa


Lanean dagoen biztanle kopurua %1,8 gehitu da eta langabezia-tasa sei hamarren gutxitu da 2006ko 3. hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan



Langabezia-tasa %3,6ra jaitsi da. Hiru lurraldeetan jaitsi da


EUSTATen datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 959.700 okupatu daude, duela hiru hilabete baino 17.200 gehiago (%+1,8). Generoari dagokionez, gehikuntza hori gizonen eta emakumeen kasuan eman da; dena den, gizonek bilakaera hobeagoa izan dute aurreko hiruhilekoan baino 14.800 okupatu gehiago izan direlako kasu horretan. Okupazioak hiru lurralde historikoetan egin du gora: Bizkaian 12.900 enplegu garbi gehiago dago, Gipuzkoan 2.900 gehiago eta, azkenik, Araban 1.400 gehiago.


Biztanleria okupatuaren joera 1985etik. Euskal Autonomia Erkidegoa. (Milakotan)




Iturria: EUSTAT


Azken hiru hilabeteetan industriak sortu du enplegu garbi gehien


Industrian lan egiten duen pertsona kopurua, 2006ko bigarren hiruhilekoaren aldean, gehitu egin da; 8.900 langile gehiago dago. Horrela, aurreko hiruhilekoan hasi zen enplegu garbia sortzeko joerarekin jarraitu da. Zerbitzuetan 7.600 enplegu gehiago egon da eta lehen sektorean 1.600 enplegu gehiago. Eraikuntzak 800 enplegu garbi galdu ditu.


Okupazio-tasa (hau da, 16 eta 64 urte arteko pertsona-kopuru osoaren aldean okupatuta dauden pertsonen ehunekoa) %66,8 da, duela hiru hilabete baino 1,2 puntu gehiagokoa alegia. Tasa hau, gizonezkoetan, %76,5 da, eta emakumezkoentzat, berriz, %56,9 baino ez.


Lurralde historikoka, okupazio-tasa altuena Gipuzkoan eman da (%69,7) zazpi hamarren gehitu baita; gero Araban eman da tasa altuena (%68,8) sei hamarren gehituz; Bizkaiak tasarik txikiena du (%64,6) baina gehikuntzarik handiena izan duen lurraldea ere bada %1,7 gehitu baita bere tasa.


Zenbatespenen arabera, 2006ko hirugarren hiruhilekoan gutxi gorabehera Euskal Autonomia Erkidegoko 786.300 etxetan bizi diren pertsonen herenak ez dira aktiboak. 10 etxetik 6 baino gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 13.700 gehiago hain zuzen ere.


Langabezia-tasa %4tik behera dago


Euskal Autonomia Erkidegoko lan-merkatuko 2006ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa sei hamarren gutxitu da aurreko hiruhilekoaren aldean; beraz, tasa %3,6koa izan da 5.000 langabetu gutxiagorekin.


2006ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, okupatutako eta langabetutako biztanleriaren bilakaerak ikusita, aktibotasun-tasa 0,7 puntu gehitu da eta %54,7an jarri da 2006ko hirugarren hiruhilekoan.


Emakumeen langabezia-tasa %4,2ra jaitsi da (%0,4 gutxiago) eta gizonena zazpi hamarren gutxitu da. Gazteen langabezia-tasa 0,7 puntu igo da; horrenbestez, 16-24 urte bitarteko 4.500 gazte aktibo inguru langabezian gelditu dira (%6,6).


17.600 emakume daude langabezian, 1.500 gutxiago alegia. Era berean, gizonen artean, azken hiruhilekoan 3.500 pertsona lanean hasi dira; orain 18.600 daude langabezian.


Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa, 2006ko hirugarren hiruhilekoan, euroaren eremuko herrialdeetakoa baino %4,3 txikiagoa da. EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2006ko abuztuan, eremu geografiko hartan, langabezia-tasa egonkorra zen, %7,9koa. Europar Batasuneko tasa %8ra jaitsi da, 25 herrialdeak kontuan izanik.


Hiru lurralde historikoetako langabezia-tasak jaitsi dira


Langabetu-kopurua hirugarren hiruhileko honetan 36.200 dela uste da, hau da, orain dela hiru hilabete baino 5.000 pertsona gutxiago. Lan bila ari diren, bilaketako kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lanerako prest dauden pertsonak jotzen dira langabetutzat. Lurralde historikoka, Araban 4.600 langabetu daude, hau da, 500 pertsona gutxiago eta tasa %3,1era jaitsiz. Bizkaian 22.800 langabetu daude, duela hiru hilabete baino 3.400 gutxiago, baina oraindik tasa txarrena du (%4,4); Gipuzkoan, duela hiru hilabete baino 1.300 pertsona inguru gutxiago dago langabezian eta lurralde horrek du tasarik onena (%2,6).


Azken urtean zerbitzuen sektoreak 7.900 lanpostu garbi sortu ditu


Biztanleria okupatuak gora egin du azken hamabi hilabeteetan; 12.400 pertsona gehiago dira, hau da, %1,3 gehiago. Emakumeen kasuan okupazio-tasa %1,8 igo da, eta gizonen kasuan bi hamarren baino gehiago jaitsi da. Hiru lurralde historikoetan gehitu da okupazio-tasa: Bizkaian %1,5, Gipuzkoan %0,7 eta Araban %0,1, 2005eko hirugarren hiruhilekoaren aldean.


Azken urtean, zerbitzuen sektoreak 7.900 enplegu garbi sortu ditu, industriak 4.600 eta lehen sektoreak 3.300. Aitzitik, eraikuntzak 3.500 enplegu galdu ditu.


Langabezia-tasa ehuneko 1,4 puntu jaitsi da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan


Langabezia-tasa %1,4 jaitsi da azken urtean (%5etik %3,6ra); beraz, 13.200 pertsona hasi dira lanean Euskal Autonomia Erkidegoan urtean zehar. Azken hamabi hilabeteetan, Bizkaian eta Gipuzkoan langabezia-tasa murriztu egin da: Bizkaian %2,2 gutxiago eta Gipuzkoan %0,8 gutxiago. Baina Araban tasa hori zazpi hamarren gehitu da.

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA (BJA)



*p.p. = Aldea, ehunekotan.

Iturria: EUSTAT




Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetarako pertsona: Mª José Santamaría Gallardo
Tel:+34-945-01 75 33 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.eus
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Lanean dagoen biztanle kopurua %1,8 gehitu da eta langabezia-tasa sei hamarren gutxitu da 2006ko 3. hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
3er trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0003967_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali