HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2006ko bigarren hiruhilekoan,...

2006/12/07ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA (EZKE), 2006ko bigarren hiruhilekoa



2006ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren aurreko urteko aldi berean baino



2006ko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.876 ezkontza kontatu ziren.



2006ko apirilean, maiatzean eta ekainean 2.876 ezkontza kontatu ziren Euskal AEn, aurreko urteko hiruhileko berean baino %6,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Lurralde historikoka, bizkaitarrek 1.419 ezkontza ospatu zituzten, gipuzkoarrek 978 eta arabarrek 385. Euskal AEz kanpo bizi diren egoiliarren kasuan, ezkontzak 94 izan ziren.



Aurreko hiruhilekoan, ohi bezala, ezkontza gutxi ospatu ziren, baina 2006ko bigarren hiruhileko honetan, berriz, nabarmen igo ziren ospakizunak maiatzean eta ekainean. Beste alde batetik, aldi horretako ezkontzen %49 ezkontza zibilak izan ziren, 2005eko aldi berean baino ehuneko 7 puntu gehiago. Era berean, proportzio hori 2006ko aurreneko hiruhilekokoa baino askoz txikiagoa da, aldi hartako ezkontzen %77,5 zibilak izan baitziren.



2006ko bigarren hiruhileko horretako 2.876 ezkontzetan, bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duten 2.800 gizonezko eta 2.830 emakumezko ezkondu ziren. Horietatik, 2.586 senarrentzat (%92,4), lehen ezkontza izan zen; 13 alargun eta 201 dibortziatu, aldiz, berriro ezkondu ziren. Lehen ezkontza zuten emakumeen ehunekoa eta gizonezkoena antzekoak izan ziren: aurretik ezkongabeak ziren emakumeak 2.629 (%92,9) izan ziren; alargunak, 8; eta dibortziatuak, 193.



Mantendu egin zen gero eta nagusiago ezkontzeko joera



Ezkontideek eztei-egunean zuten adinari erreparatuta, senarren artean, %73,6k 30 urtetik gora zituzten; emazteen artean, berriz, %56,4k. Proportzio horiek 2005eko hiruhileko berean izandakoak baino handiagoak dira (%68,9 eta %49,2 hurrenez hurren) eta beraz, eutsi egin zaio hiruhileko horretan ere, gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.



1. grafikoa: Ezkontzen hilez hileko mugimendua


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Martín González Hernández
Tel.:+34-945-01 75 49 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.eus/bancopx/euskara/indice.aspx

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2006ko bigarren hiruhilekoan, ezkontza zibil gehiago izan ziren aurreko urteko aldi berean baino

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
2º trimestre de 2006
Eguneratze data : 
2006/12/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0004092_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali